jueves, 18 de mayo de 2017

Argazkien lana

ARGAZKIAK




Hemen nire lehenengo argazkia. Ni naiz nire etxeko pasiloan. Ibiltzen ikasi nueneko argazkia da, urtebete baino zerbait gehiago izango nituen. Ez dut ezer gogoratzen, baina nire amak kontatu didanez, adin horretan oso autonomoa nintzen, ibiltzen ikasi bezain azkar, alde egiten nuen eta nire ama ibili behar zen nire atzetik korrika. Nire gurasoak beti utzi didate nire kabuz ikasten, 3 anai-arreba ditut eta gure artean jolasten usten ziguten. Nire anai-arrebak zaharragoak direnez, beraiek zaintzen zidaten eta beti elkarrekin ibiltzen giñen. 


Hemen nire familiaren argazki bat (nire aita falta da). 4 anai-arrebak eta ama. Garai hauek oroitzapen izugarriak ekartzen dizkit; mendira joaten giñenean, herriak ezagutzera egun pasa, oporretara, anai-arreba artean jolasten genituen momentuak... hau dena gogoratuz, esan dezaket haurtzaro oso polita izan dudala eta nire gurasoak heziketa on bat eman didatela, 4 anai-arreba izanik, dena konpartitu behar genukeelako, honek eskuzabala izaten erakutsi digu, autonomia ere, gure artean ibiltzen baigiñen jolasten eta auzoan ere, auzokideekin auzotik zehar bakarrik ibiltzen giñen eta.
Nire auzoa, herritik urruti dago, mendi aldera eta nahiko aparte. Honek onurak besterik ez digula ekarri pentsatzen dut. auzoan bakarrik ibili gintezkeen eta gainera naturarekin kontaktuan. Nire aitak txabola moduko bat eta hortua dauka, eta hor ibiltzen giñen jolasten, zuhaitzetatik sagarrak hartzen, ur jolasak egiten zelaian, intxaurrak jasotzen, txabola bat egin genuen gure eskutaleku bezela, zapaburuak arrapatzen potzutik... izugarrizko oroitzapenak ditut momentu haiena.


Argazki honetan nire anaiarekin agertzen naiz, gabonetan. Argazki hau jartzen dut nire anaiarekin bereziki erlazio oso estua geneukalako. 2 urte eramaten gara bakarrik eta beti egon gara ondoan, nahiz eta borroka ugari izan, asko maite gara eta oso ondo ulertzen gara, nahiko antzekoak gara eta. Familian beti geunden elkarrekin jolasten eta auzoko koadrilan ere batera geunden. Afektuzko erlazio ona geneukan eta bera nagusiena denez, asko erakutsi zidan eta arazoak nituenean ere bera or zegoen niri defendatzeko. Beste bi arrebekin ere harreman ona nuen, baina zaharragoak zirenez ez giñen ain ondo ulertzen eta behar ezberdinak geneuzkan. Gerora bakoitzak bere bizitza egin zuen, bere lagunak, kuadrila... baina gaur egun ere ondo eramaten gara.


Argazki hau nire auzoan da, nire auzoko lagunekin. Izugarrizko oroitzapenak ditut, auzoko lagunekin izan dudan harremana paregabea izan da, beti eraman izan gara oso ondo eta elkarri asko lagundu gara. Kaleko heziketa ezin hobea izan dudala esan beharra daukat, ez genuen ezer behar ondo pasatzeko, beti geunden kalean elkarrekin jolasten, lagun baten etxean edo bazkaltzen edo afaltzen elkarrekin lagun baten etxean. Auzoko amaren bat beti zegoen guri zaintzen eta aldatzen joaten ziren. Denetarik genuen auzoan, polikiroldegia, parkea, jolas-parkea... adin guztietako haurrak elkartzen giñen eta hori oso egokia dela iruditzen zait, zeren eta horrela elkarri erakutsi eta laguntzen giñen.




Argazki honetan nire gelakideekin nago, eta irakaslea ere agertzen da. Haur hezkuntzan geundenekoa da eta eskolako oroitzapenak etortzen zaizkidanean, onak eta txarrak ekartzen dizkit gogora. Gelakideekin oso ondo konpontzen nintzen, lagun onak giñen eta elkarri laguntzen giñen, haur eskolatik geunden gelakide berdinak eta harreman estua egin genuen, baina irakaslearekin berriz kontrakoa. Irakasleak asko bereizten zituen ikasleak, eta bere gogokoenak eta ez ain gogokoenak zituen. Ez gogoko haiekin enpatia oso gutxi zuen eta ez zituen ondo tratatzen haurrak, nik aldiz ez nuen konfiantza beregan eta askotan beldurrez joaten nintzen gelara. Oraindik daukat buruan gordeta egiten zituen eta egiten zidan gauzak.






Lehenengo irteera lotara joan giñenekoa Lizarrara izan zen, eta oroitzen dut izugarrizko ilusioarekin joan nintzela. Pila bat disfrutatu nuen, talde-jolasak, mendira irteera, ur-jolasak... egin genituen eta oso ondo pasatu nuen. Horrelako ekintzak beharrezkoak direla pentsatzen dut, zeren eta asko ikasten baita horrelako irteeretan, kooperazioa, naturarekin harremanetan, erlazioak sendotzen... gainera gehien oroitzen diren gauzak dira.


Beste momentu politenetako bat iñauteriak ziren. Egun hau heldu aurretik, jantziak prestatzen genituen gelan, eskulanak eginez. Oso entretenigarria zen eta ondo pasatzen genuen egiten, baina denok berdin edo antzera joan behar giñen eta oin hau ikusita ez zait oso egokia iruditzen, zeren eta ez ziguten sormena lantzen usten, bakoitzak bere ideiak eta nahi zuena egiten, irakasleak esaten zigun zer eta nola egin eta denok berdina egin behar genuen. Ulerkorra iruditzen zait, bestela lan izugarria baita eta horrela lan asko kentzen duzulako, baina horretarako irakasle on bezela, estrategiak bilatu behar dituzu denen gustura eta sormena landu dezaten.


Hemen gelako argazkia nire klasekideekin. Gela taldeka banatua zegoen eta jarduera batzuk taldeka zein banaka egiten genituen. Gidatuak ziren eta gaizki egiten bazenuen irakasleak errieta botatzen zizun. Horrek niri beldurra sarten zidan eta garapenean aurrera egin beharrean atzera egiten nuen, nire izateko era lotsatia baitzen eta horrek niri ez zidan laguntzen. Irakaslearen jarrera konduktista zen eta ez zitzaidan batere gustatzen.

Ondorio gisa ezan dezaket, irakasle izateko gogo hau dudanaren zergati haundi bat hau dela; nik haurtzaroan jasandako hezkuntza oni erantzuteko, aldatzeko eta batez ere nire esku dagoen guztia egiteko haur batek ere ez, ez jasateko nik jaso dudan heziketa hau.

Gogorra egin zait lan hau egitea, oroitzapen batzuk niretako ez baitira gustokoak, baina hori ere ona dela uste dut, hausnarketa egiteko eta konsziente izateko zer ez den egin behar eta zer bai.  Hezitzaile on bat izateko zer egin behar den eta nola jokatu konturatzen bait zara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario