miércoles, 22 de marzo de 2017

Unitate didaktikoa "venganza" (2017/03/17)

UNITATE DIDAKTIKOA

Gaurko egunerako unitate didaktiko bat egin behar genuen taldeka, arazo bat hartu eta hortik abiatuz programaketa egin.

Hasiera batean oso galduta ibili giñen, plantilla bat jarraitu behar zen eta hori lagungarria egin zitzaigun baina ala ere gauza asko ez zekigun nola bete behar ziren. Didaktikako blogean agertzen den eskema irakurri genuen gehiago ulertzeko eta gainera  goizetan geratu giñen lan hau egiteko, lan potoloa baitzen, baina gaurko eguna heldu zenean, irakasleak lan hau ez zela egin behar esan zigun. Mendekua zela esan zigun, ez genuelako aurretik bidalitako lanak egin.

Neri bereziki ez dit graziarik egin, ez zaidalako oso pedagogikoa iruditzen eta ikasleen denbora errespetatu eta esfortzua baloratu behar delako. Gainera orain lan askokin gabiltza eta ez daukagu denbora libre asko egin behar ez diren lanak egiten aritzeko.

Txantxa astun hau eta gero, azalpenak ematen hasi zen nola egiten den programaketa bat eta zer pauso jarraitu behar diren esanez, puntu guztien azalpenak eman zigun eta gero email bat bidali zigun, 4 pdf-kin. Puntu bakoitzaren azalpenekin, ereduak... Informazio oso egokia eta asko lagunduko diguna programaketa egiteko.

jueves, 16 de marzo de 2017

Feedback eguna (2017/03/13)

 FEEDBACK EGUNA

Gaurkoan moduloko lanaren inguruan hitz egiteko eguna zen. Ea zer moduz goazen, zalantzak argitzeko eta ea nola egin behar den esateko.

Talde bat irten zen arbelera pixka bat komentatzeko ea zer ikusi eta zer jarri duten lanean adierazteko, eta besteak entzun eta gure aportazioak eta zalantzak galdetuz.

Irakasleak lanaren inguruan galderak eta zalantzak argitzen lagundu digu eta nola izan behar den lana eta estruktura esan digu, baita lan on bat aurkezteko baliabideak eman ere: nola azaldu behar dugun, atal bakoitzean zer sartu behar dugun, puntuak irabazteko estrategiak...

Hori egin eta gero, didaktikarako egin behar dugun unitate didaktikoari buruz nola egin eta noizko izan behar den esan digu.

miércoles, 15 de marzo de 2017

Programa didaktikoa (2017/03/10)

 PROGRAMA DIDAKTIKOA

Egun honetarako programa didaktiko bat bilatu behar genuen eta klasera ekarri, gero bertan irakurri eta klasekideekin partekatzeko.

Klasea hasi zenean irakasleak programa didaktikoa ea ekarri degun galdetu zigun eta gero irakurtzeko tartetxo bat utzi zigun. Irakurri ondoren denen artean partekatu egin genuen eta ea nundik hartu genuen, zertan datzan eta ze puntu dituen galdetu eta hitzegiten egon giñen.

Programa didaktiko egoki bat ikusteko eredua erakutsi zigun irakasleak (berritzegunea.eus). Programa baten ze metodologia erabiltzen duten azaltzen da eta hortik abiatuz unitate didaktiko bakoitzean puntu hauek azaltzen dira: konpetentziak , izan behar dituen helburuak, ze eduki eman behar dituen eta azkenik ikasleak ebaluatzeko erabili behar dituen irizpideak ere, puntu hauek ezinbestekoak dira.

Guzti hau hitzegin eta gero, hurrengo asterako lan bat proposatu zigun, unitate didaktiko baten programa egitea arazo batean zentratuz eta lehen esandako programa didaktikoa eredutzat hartuz. Lan hau taldean egin behar dugu.

martes, 7 de marzo de 2017

Aprendizaje significativo (2017/03/06)

APRENDIZAJE SIGNIFICATIVO



Egun honetarako artikulu bat irakurri behar genuen,(aprendizaje significativo) gero klasean denon artean azaltzeko eta ulertu ez diren kontzeptuak ulertarazteko. Denok ez genuenez irakurri, hurrengo egunerako irakurrita ekartzeko eskatu digu.

Bakoitzak ulertu zuena azaltzen saiatu zen eta bitartean irakaslea eskema moduko bat egiten zuen arbelean, kontzeptu esanguratsuenak aipatuz.

Artikulu hau irakurri eta gero, klasean esandakoa eta nik ulertutakoa kontraztatuko dut:

Zer da?

- Teoria psikologiko bat da.
- Teoria konstruktibista da, norberak sortu eta eraikitzen duelako ikaskuntza.
- Teoria honek lortu nahi duena da, eskolan ematen den ikaskuntza esaguratsua izatea.

KONTZEPTU KLABEAK

- Curriculuma sortzeko kontutan hartzen den teori da, oinarrizkoa.
- Ikasketa esanguratsua emateko baldintza hauek eman behar dira:

  • Aldez aurreko jarrera egokia. Ikasteko gogoa, motibazioa.
  • Material egokia. Ikaskuntza ez arbitrarioa izateko, aktiboa.
  • Interakzioa egotea ikaslea eta materialaren artean.
Honek, modu naturalean ikasteko aukera ematen digu, asimilatu eta gero beste ikasketa batzuk prozesatzeko momentuan loturak egiteko aukera.

- Ikasketa esanguratsua hizkuntzaren bitartez ematen da, besteekin komunikatuz eta norberarekin ere,
- Prozesu organizatua behar da, beharrezko kontzeptuak identifikatzeko eta azkenik era egoki batean lantzea, modu esanguratsu  batean ikasita izateko.
- Bizipenetatik ikasiz, materiala, ikasten dena koherentea eta reala izateak lagundu egiten du barneratzeko.
- Parte hartzea ezinbestekoa da kontzeptuak egokiago barneratzeko.
- Ikasketa prosesua honela izaten da: Lehenengo objetu edo kontzeptu berria ezagutu, manipulatu, aztertu, ekintza errepikatu eta azkenik asimilatu eta barneratu egiten da ikaskuntza, gero baharrezkoa denean memorian gordeta daukagun ikasketa hori kanporatzeko eta baita ikasketa berriak asimilatzeko loturak egiteko edo errazago ikasteko lagunduko digu.

Hau azaldu eta gero, beste artikulu bat irakurtzeko eskatu digu hurrengo egunerako.