viernes, 12 de mayo de 2017

(2017/02/17) Jaume Serranoren artikulua.

JAUME SERRANO. CURRICULUMA


Egun honetan ez nintzen klasera joan, bilera bat nuelako lanean, baina gaurko egunerako Jaume Serranoren artikulua irakurrita eraman behar zen, curriculumari buruz hitzegiten zuela, eta hau irakurrita, klasean denon artean eztabaidatu egin zuten. Klasea unibertsitate kanpoan egin zen.

Ni klasera joaterik ezin izan nuenez, artikuluaren inguruan hitz egingo dizuet:

Curriculuma diseinatzerakoan, 5 oinarri hauek izan behar dira kontutan nahi ta nahiez:

1) Izaera filosofikoa duena: Helburuak, gizakiaren kontzeptua eta balorearen kontzeptua

2)testuinguru sozialarekin lotutakoa. Ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean, eta hortxe jasotzen da zer eratako gizartea sustatu nahi den: Denon ondasuna, balore sozialak, partaidetza, legezko arautzea eta microsoziologia.

3) Oinarri epistemologikoak: Garapen zientifikoa, jakintzen barne logika eta disziplinarteko harremanak.

4) Oinarri psikologikoa: Ikaskuntzaren kontzeptua, ikaslearen izaera psikologikoa, irakaslearen izaera psikologikoa.

5) Oinarri pedagogikoa: Helburuak/edukiak, leku eta denborazko aldagaiak eta metodologia ebaluazioa.

Ikaskuntzaren ikusmolde konstruktibista abiapuntu hartuta, ikasteko moduari eman behar zaion erantzun pedagogikoak portaera egituratzaileak eskatuko ditu, ikasten duen pertsonaren portaera autoegituratzailea, hain zuzen ere.

Metodologia hautatzerakoan ere ikasleen testuingurua eta egoera psikologikoa hartu behar dira kontutan, pertsonalizatua izan behar da metodologia. Hainbeste eskatu den irakaslearen autonomia islatzeko modu bat da hori, estrategiak eta metodoak hautatzea ahalbidetzen baitio; era berean, curriculuma berriztatzeko aukera berriak bilatzeko aukera eskaintzen dio zehastazun horrek.

Curriculumaren diseinua:

  • Helburuak
  • Edukiak
  • Metodologia
  • Baliabide didaktikoak
  • Ebaluazioa 
Helburuak: Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira helburuak.

  •  Jakintza arlokoak: Barneratzea, integratzea eta eraberritzea.
  • Trebetasunak: Zehatzak, prozesuari lotutakoak.
  • Jarrerak: Norberaren autonomiari lotutakoak eta gizartearekiko konpromisuari lotutakoak.
Edukiak: Jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako.

Curriculumaren edukiak erantzuten diote "zer irakatsi" galderari, eta horregatik kodifikatu, igorri eta jaso egin daitezke.

  • Jakitearekin lotuta: Helburuak, egintzak, kontzeptuak, ideiak, printzipioak eta legeak.
  • Egiten jakitearekin lotuta (trebetasunak): Egintzarako arauak, teknikak eta irizpideak.
  • Izaten jakitearekin lotuta: Balio pertsonalak eta balio sozialak.
Metodologia: Metodologiaren estrategiak diseinatzeak berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten. Nolanahi ere, bat etorri behar dira proposatutako jarduera metodologikoak eta horiekin lotutako helburu eta edukiak.

Jarduera metodologikoak: 
  • Irakaslearenak: Erakustea, frogatzea, orientatzea eta motibatzea.
  • Ikaslearenak:  Babakakoak: Irakurtzea, erabakitzea, aztertzea, laburtzea eta memorizatzea.
                                 Taldearenak: Taldeko lanak, eztabaidak, elkarrekin bizitzea.




Baliabide didaktikoak: Curriculumaren edukiak eta jarduerak gauzatzeko tresnak behar dira eskuragarri gisa. Baliabideen arloan askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak. Horren ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.

Ebaluazioa: Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da ebaluazioaren bidez. Hasierako ebaluazioan diagnostiko bat egiten da eta bigarrenean, prosezu eta emaitzen ebaluazioa.

Azkenik, ezkutuko curriculumari buruz hitzegingo dizuet. Eskolaz kanpoko hezkuntza deitzen diote. Eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko, horien bitartez osatzen dituzte eta ikasleen euren balore sozialak. Ideologia hori portaera arauen bidez azalaratzen da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario