jueves, 18 de mayo de 2017

Argazkien lana

ARGAZKIAK




Hemen nire lehenengo argazkia. Ni naiz nire etxeko pasiloan. Ibiltzen ikasi nueneko argazkia da, urtebete baino zerbait gehiago izango nituen. Ez dut ezer gogoratzen, baina nire amak kontatu didanez, adin horretan oso autonomoa nintzen, ibiltzen ikasi bezain azkar, alde egiten nuen eta nire ama ibili behar zen nire atzetik korrika. Nire gurasoak beti utzi didate nire kabuz ikasten, 3 anai-arreba ditut eta gure artean jolasten usten ziguten. Nire anai-arrebak zaharragoak direnez, beraiek zaintzen zidaten eta beti elkarrekin ibiltzen giñen. 


Hemen nire familiaren argazki bat (nire aita falta da). 4 anai-arrebak eta ama. Garai hauek oroitzapen izugarriak ekartzen dizkit; mendira joaten giñenean, herriak ezagutzera egun pasa, oporretara, anai-arreba artean jolasten genituen momentuak... hau dena gogoratuz, esan dezaket haurtzaro oso polita izan dudala eta nire gurasoak heziketa on bat eman didatela, 4 anai-arreba izanik, dena konpartitu behar genukeelako, honek eskuzabala izaten erakutsi digu, autonomia ere, gure artean ibiltzen baigiñen jolasten eta auzoan ere, auzokideekin auzotik zehar bakarrik ibiltzen giñen eta.
Nire auzoa, herritik urruti dago, mendi aldera eta nahiko aparte. Honek onurak besterik ez digula ekarri pentsatzen dut. auzoan bakarrik ibili gintezkeen eta gainera naturarekin kontaktuan. Nire aitak txabola moduko bat eta hortua dauka, eta hor ibiltzen giñen jolasten, zuhaitzetatik sagarrak hartzen, ur jolasak egiten zelaian, intxaurrak jasotzen, txabola bat egin genuen gure eskutaleku bezela, zapaburuak arrapatzen potzutik... izugarrizko oroitzapenak ditut momentu haiena.


Argazki honetan nire anaiarekin agertzen naiz, gabonetan. Argazki hau jartzen dut nire anaiarekin bereziki erlazio oso estua geneukalako. 2 urte eramaten gara bakarrik eta beti egon gara ondoan, nahiz eta borroka ugari izan, asko maite gara eta oso ondo ulertzen gara, nahiko antzekoak gara eta. Familian beti geunden elkarrekin jolasten eta auzoko koadrilan ere batera geunden. Afektuzko erlazio ona geneukan eta bera nagusiena denez, asko erakutsi zidan eta arazoak nituenean ere bera or zegoen niri defendatzeko. Beste bi arrebekin ere harreman ona nuen, baina zaharragoak zirenez ez giñen ain ondo ulertzen eta behar ezberdinak geneuzkan. Gerora bakoitzak bere bizitza egin zuen, bere lagunak, kuadrila... baina gaur egun ere ondo eramaten gara.


Argazki hau nire auzoan da, nire auzoko lagunekin. Izugarrizko oroitzapenak ditut, auzoko lagunekin izan dudan harremana paregabea izan da, beti eraman izan gara oso ondo eta elkarri asko lagundu gara. Kaleko heziketa ezin hobea izan dudala esan beharra daukat, ez genuen ezer behar ondo pasatzeko, beti geunden kalean elkarrekin jolasten, lagun baten etxean edo bazkaltzen edo afaltzen elkarrekin lagun baten etxean. Auzoko amaren bat beti zegoen guri zaintzen eta aldatzen joaten ziren. Denetarik genuen auzoan, polikiroldegia, parkea, jolas-parkea... adin guztietako haurrak elkartzen giñen eta hori oso egokia dela iruditzen zait, zeren eta horrela elkarri erakutsi eta laguntzen giñen.




Argazki honetan nire gelakideekin nago, eta irakaslea ere agertzen da. Haur hezkuntzan geundenekoa da eta eskolako oroitzapenak etortzen zaizkidanean, onak eta txarrak ekartzen dizkit gogora. Gelakideekin oso ondo konpontzen nintzen, lagun onak giñen eta elkarri laguntzen giñen, haur eskolatik geunden gelakide berdinak eta harreman estua egin genuen, baina irakaslearekin berriz kontrakoa. Irakasleak asko bereizten zituen ikasleak, eta bere gogokoenak eta ez ain gogokoenak zituen. Ez gogoko haiekin enpatia oso gutxi zuen eta ez zituen ondo tratatzen haurrak, nik aldiz ez nuen konfiantza beregan eta askotan beldurrez joaten nintzen gelara. Oraindik daukat buruan gordeta egiten zituen eta egiten zidan gauzak.






Lehenengo irteera lotara joan giñenekoa Lizarrara izan zen, eta oroitzen dut izugarrizko ilusioarekin joan nintzela. Pila bat disfrutatu nuen, talde-jolasak, mendira irteera, ur-jolasak... egin genituen eta oso ondo pasatu nuen. Horrelako ekintzak beharrezkoak direla pentsatzen dut, zeren eta asko ikasten baita horrelako irteeretan, kooperazioa, naturarekin harremanetan, erlazioak sendotzen... gainera gehien oroitzen diren gauzak dira.


Beste momentu politenetako bat iñauteriak ziren. Egun hau heldu aurretik, jantziak prestatzen genituen gelan, eskulanak eginez. Oso entretenigarria zen eta ondo pasatzen genuen egiten, baina denok berdin edo antzera joan behar giñen eta oin hau ikusita ez zait oso egokia iruditzen, zeren eta ez ziguten sormena lantzen usten, bakoitzak bere ideiak eta nahi zuena egiten, irakasleak esaten zigun zer eta nola egin eta denok berdina egin behar genuen. Ulerkorra iruditzen zait, bestela lan izugarria baita eta horrela lan asko kentzen duzulako, baina horretarako irakasle on bezela, estrategiak bilatu behar dituzu denen gustura eta sormena landu dezaten.


Hemen gelako argazkia nire klasekideekin. Gela taldeka banatua zegoen eta jarduera batzuk taldeka zein banaka egiten genituen. Gidatuak ziren eta gaizki egiten bazenuen irakasleak errieta botatzen zizun. Horrek niri beldurra sarten zidan eta garapenean aurrera egin beharrean atzera egiten nuen, nire izateko era lotsatia baitzen eta horrek niri ez zidan laguntzen. Irakaslearen jarrera konduktista zen eta ez zitzaidan batere gustatzen.

Ondorio gisa ezan dezaket, irakasle izateko gogo hau dudanaren zergati haundi bat hau dela; nik haurtzaroan jasandako hezkuntza oni erantzuteko, aldatzeko eta batez ere nire esku dagoen guztia egiteko haur batek ere ez, ez jasateko nik jaso dudan heziketa hau.

Gogorra egin zait lan hau egitea, oroitzapen batzuk niretako ez baitira gustokoak, baina hori ere ona dela uste dut, hausnarketa egiteko eta konsziente izateko zer ez den egin behar eta zer bai.  Hezitzaile on bat izateko zer egin behar den eta nola jokatu konturatzen bait zara.

viernes, 12 de mayo de 2017

DEKRETUA

HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM DEKRETUA.

(Magisteritza Eskolako didaktika Orokorreko Ikasle Zoragarriek Moldatua)

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma

zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezertzekoa(EHAA, 2016-01-15)

http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf

1-3 orrialdeak (Xabi Beistegi eta Ane Etxabe)

Dekretu honek haur hezkuntza arautu, hezkuntza-sistemaren pedagogía eguneratu,

hezkuntza helburu berriak lortzea sustatu, eta bat dator gizartearen eskakizunekin.

Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoak hiru kapitulu hartzen ditu:

 I.kapituluak xedapen orokorrak jasotzen ditu;

II. Kapituluak oinarrizko konpetentziak, eta III.kapituluak

berriz,curriculumaren antolamendua jasotzen du.

Euskal Autonomia erkidegoan, 2 eta 6 urteko haurren ia %100 eskolatuta dago. Haur

Hezkuntzak, Hezkuntza eskubidea bermatzen die txiki txikitatik. Honenbestez, ekitatean eta

justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera berdintasuneko

bermea da Haur Hezkuntza. Hori horrela izanik, inklusioaren printzipioa bete behar dute

administrazioak, hezkuntza-arduradunek,profesionalek eta hezkuntza-komunitateko kide

guztiek.

Hezkuntzaren lehen helburua da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi

guztietan , familiekin gertuko lankidetzan.

Oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza etapa

honetan, bizitzako egoera desberdinei erantzun ahal izateko.

Adin horretan berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta

haurrek beren burua ezagutu,baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez jartzen

baitituzte euren autonomía eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak.

Konpetentea izateko, denetariko baliabideak erabili behar dira erronkei edo arazoei aurre

egiteko.

Hezkuntza sistemaren elebitasuna funtsezko elementua da gizartearen kohesioan eta

hezkuntza-sistemaren koherentzian. XXI.mendean euskal gizartea eleaniztuna da, eta

ikastetxeek herritar eleaniztunak prestatu behar dituzte ezinbestean.Helburua egungo bi

hizkuntzen desoreka gainditzea eta bi hizkuntzen arteko berdintasun soziala eta ikasleen

aukera-berdintasuna sustatzea da

.

Elebitasuna garatzea da euskal eskolaren erronketako bat,baina, horrez gain,pertsona

eleaniztunak behar ditu, atzerriko, gutxienez, hizkuntza bat jakingo dutenak.Hizkuntzek

elkarren arteko harremanean eta elkarrekintzan dihardute bide horretan.Ikuspegi horretatik

abiatuta, hizkuntza-konpetentzia guztiak biltzen dituen hizkuntza-multzo bat garatu nahi da.


4-6 (Jon Cidoncha, Uxue Arrizabalaga eta Maddi Erauskin)

III. Kapitulua:

- Curriculumaren antolamendua arautzen du.

- Hezkuntzaren planteamendua zuzenki dago lotuta haurrek bizitzen dituzten

egoerekin.

- Esperientzia eremuan oinarritutako hezkuntza proposamenak hartzen dira kontutan.

- Haur hezkuntzako curriculum eta antolamenduaren helburua: hezkuntza sistemaren

kalitatea hobetzea, hezkuntza komunitate osoak arrakasta izan dezan.


IV. Kapitulua:

- Ikastetxeen autonomia eta proiektu instituzionalak arautzen ditu.

- Ikastetxeen proiektu instituzionalak lantzeko eta proiektu horiek hezkuntza

komunitate osoaren partaidetzaz gauzatzeko jarraibideak ezartzen dira.

- Ikastetxeen autonomiaren alde egiten da: Ikastetxeek modu autonomo

batean funtzionatu behar dute baina aldi berean, eragin eta parte hartu behar

dute hezkuntza sistema osorako adostutako helburu komunak lortzen.

- Kudeaketa ikastetxe bakoitzaren zuzendaritza taldearen esku (mekanismoak

ezarri ikastetxearen funtzionamendurako).


V. Kapitulua:

- Ikasleen aniztasunaren trataera eta tutoretzak zein hezkuntza- orientazioak

hezkuntza- sisteman betetzen dituzten eginkizunak arautzen ditu.

- Aniztasunari erantzuna? Inklusioa. Heziketaren ardura? Komunitatearena.

Eskola inklusiboan, haur guztiek kalitatezko hezkuntza jaso behar dute, guztiei

aukera berdina​. Pertsonei egokitu (aniztasunaren adierazpenak: hizkuntza, kultura,

gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak).

I.KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK

1.art: Haur Hezkuntzako bi zikloak, ziklo horietako bat edo lehen zikloaren zati bat ematen

duten ikastetxe guztiek bete ​behar dute dekretua

2.art: Haur Hezkuntza borondatezkoa​

3.art: Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da xedea.​ Horretarako:

a) Familiekin lankidetzan, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari

eta heziketari erreparatu

b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da

c)Bi hizkuntza ofizialetan​ elebitasun orekatua lortzea sustatu

4.art: Ikasleak estimulatzea,​ bizitzako gainerako etapetan lantzen jarraituko duten

oinarrizko konpetentziak garatzea

7-9 orrialdeak (Anne Abaigar eta Nerea Astigarraga)

II. KAPITULUA

OINARRIZKO KONPETENTZIAK

5. artikulua​.– Konpetentzia eta oinarrizko konpetentziak.

1.– Konpetentzia da irakaskuntza eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak modu

integratuan aplikatzeko gaitasuna, jarduerak behar bezala egiteko eta arazo konplexuak

modu eraginkorrean ebazteko.

2.– Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko,

gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak.

4.– Haur Hezkuntza amaitzean, Lehen Hezkuntzara igarotzeko behar diren konpetentziak

lortu behar dituzte ikasle guztiek.

6. artikulua​.– Oinarrizko zehar-konpetentziak.

1.– Oinarrizko zehar-konpetentzia deritze bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak

eraginkortasunez konpontzeko behar diren konpetentziei, hala esperientziaren eremuko

egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan.

2.– Honako hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak: a) Hitzez, hitzik gabe eta modu

digitalean komunikatzeko konpetentzia. b) Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. c)

Elkarbizitzarako konpetentzia. d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia. e)

Izaten ikasteko konpetentzia.

7. artikulua​.– Diziplinetako oinarrizko konpetentziak eta esperientzia-eremuak.

1.– Bizitzaren esparruek eta egoerek sortzen dituzten arazoak eraginkortasunez

konpontzeko behar diren oinarrizko konpetentziak dira diziplinako oinarrizko konpetentziak,

eta esperientzia-eremuren batekin lotutako baliabide espezifikoak erabiltzeko premia

dakarte.

3.– «Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntza» eta «Norbere

nortasunaren eta komunikazioaren eraikuntza eta irudikapena» esperientzia-eremuen bidez,

oinarrizko diziplina-konpetentzia hauek landuko dituzte haurrek: a) Hizkuntza- eta

literatura-komunikaziorako konpetentzia. b) Matematikarako konpetentzia. c) Zientziarako

konpetentzia. d) Teknologiarako konpetentzia. e) Gizarterako eta herritartasunerako

konpetentzia. f) Arterako konpetentzia. g) Konpetentzia motorra.

8. artikulua​.– Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak.

1.– Inklusibitatea eta zuzentasuna aplikatzen direla bermatzeko, hezkuntza-eskumenak

dituen sailak konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta ongien bermatzen

duten ikaskuntza- eta irakaskuntza-metodologiak sustatuko ditu.

2.– Konpetentzien araberako pedagogiak ezaugarri nagusi hauek ditu: a) Problema-egoerak

konpontzea, eskura dauden baliabideak modu integratuan erabiliz. b) Helburua ez da

informazioak eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak garatzea baizik. c)

Adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baliabideak dira, baina ezinbestekoak

dira problema-egoerak konpontzeko. d) Oinarrizko konpetentziak garatu ahal izateko,

egoera errealetako jarduerak proposatu behar dira, eguneroko bizitzako problema nagusiak

jakintzarekin lotuz. e) Oinarrizko konpetentziak garatzeko aukera emateko, ikasleak modu

aktiboan inplikatu behar du jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen,

aplikatzen, autoebaluatzen eta komunikatzen. f) Hezitzailearen eginkizuna izango da

haurren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan laguntzea eta prozesu horiek tutorizatzea, eta

horretarako prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta

birbideratu egin behar ditu.

9. artikulua​.– Elebitasuna eta eleaniztasuna.

1.– Hezkuntza arloan eskumena duen sailak elebitasuna sendotzea bultzatuko du hezkuntza

eleaniztunaren esparruan. Horrek indarrean dauden hizkuntza-ereduak hobetzen eta

garatzen lagunduko du, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten irteera-profileko

hizkuntza-konpetentziak. Horretarako, euskarari beharrezkoa duen lehentasunezko tratua

ematea bermatuko du, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko.

2.– Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea da

hezkuntza-sistemaren xedeetako bat, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula

duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan

adierazpide normala izan dadin bultzatu eta bermatu behar du hezkuntza-eskumenak dituen

sailak.

3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta

gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta

inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean,

sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere

burua hobeto ezagutzeko.

4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko,

atzerri-hizkuntzaren baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete

ikastetxeek, dekretu honetako 10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.

10. artikulua​.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala.

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hizkuntzen trataera integratua eta integrala

sustatuko du. Horrek arreta berezia ematen dio ikasketak hainbat hizkuntzatan emateari,

komunikatzeko konpetentzia eleaniztun bat lortzeko asmoz. Hizkuntza bakoitzak berezkoa

duena lantzea eta denek berdina dutena partekatzea da, betiere, ikasleak modu egokian eta

eraginkorrean erabiltzen duelarik egoera bakoitzak eskatzen duen hizkuntza.

2.– Eleaniztasunaren konpetentzia erdiesteko bi hizkuntza ofizialetan, eta, kasuan kasu,

atzerriko hizkuntzaren batean, hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala baliatuko da,

printzipio hauek beteta: a) Hizkuntzak irakasteak inklusioa izan behar du oinarrian; hau da,

ikasle guztiek izan behar dute gai, ama-hizkuntza edozein dutela ere, eleaniztasunerako

konpetentzia bere osotasunean garatzeko. b) Hizkuntzak irakasteak erabilera izan behar du

oinarrian, hizkuntzak erabilera sozial eta akademikoaren bidez ikasten baitira eta

komunikatzeko beharrizan pragmatikoek bideratzen eta errazten baitute kodeaz jabetzea. c)

Hizkuntzen irakaskuntzaren oinarriak komunikazioa izan behar du; hau da, hizkuntza

bakoitzeko egoera pertsonal, sozial eta akademikoen multzo adierazgarriak hautatu behar

dira, eta ikasgela komunikatzeko gune pribilegiatu bihurtu, ikasleek askotariko

komunikazio-jardueretan eraginkortasunez parte hartzeko. d) Hizkuntzekiko eta hiztunekiko

jarrera onean oinarritu behar da hizkuntzen irakaskuntza, eta kontuan izan behar da

hizkuntzek zer-nolako garrantzi handia duten gizabanakoen garapen emozionalean eta

haien sozializazio-prozesuan.

10-12 orrialdeak (Ane Arruti eta Aiora Errekondo)

III. KAPITULUA

CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA

11. artikulua:​ Curriculuma:

1.- Haur Hezkuntzako ikasgaien ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuak zehazten

dituzten elementuen antolaketari esango zaio curriculuma

2.-Alderdi hauek osatzen dute curriculuma: Oinarrizko konpetentziak, esperientzia eremuak,

eremu bakoitzeko etapa eta helburuak

12. artikulua:​ Haur Hezkuntzaren eremuak:

1.-Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia eremuetan antolatzen da.

1.-Bi eremu bereiz ditzakegu:

A)Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua

àArloak: gizarte eta naturarekin lotuta.

àHaurraren garapenari dagozkiena alderdiak: nortasuna osatu, autonomia (jolas eta

esplorazio bidez)

B)Norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua

àArloak: hizkuntza, matematika, artea...

àKomunikazio eta irudikapen moduak: errealitatea interpretatu, pentsamendua,

sentimenduak

13. artikulua:​Ordutegia.

1.- Haur-eskolek zerbitzu zabala eskaini behar diete familiei zero eta hiru urte bitarteko

etapan, lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Hala ere, haurrek ezingo dute, oro

har, zortzi ordu baino gehiago eman egunero eskolan.-Zerbitzu zabala eskaini behar da,

haurra eta familia bateratzeko.

3.– Etapa guztian jarduera-mota eta erritmo askotarikoak eta atsedena txandakatzeko

aukera emango zaie haurrei.

4.– Haurrak pixkanaka sartuko dira lehen aldiz ikastetxean, eta egokitze-aldi bat ezarriko da.

Egokitze-aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak

apurka-apurka egokitzea eskolara. I

IV. KAPITULUA

IKASTETXEEN AUTONOMIA ETA PROIEKTU INSTITUZIONALAK

14. artikulua​: Ezaugarri orokorrak:

1.-Erabakiak bere kabuz hartzeko ahalmena

3.-Ikastetxeak Hezkuntza Proiektuan oinarri hartuta lortzen du autonomia, proiektua martxan

jartzeko giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta materiala erabiltzen ditu.

15. artikulua:​Ikastetxearen hezkuntza proiektua:

2.-Ikastetxearen hezkuntza proiektuan sartzen dira: nortasunaren ezaugarriak eta balioak,

hezkuntza-helburuak, oinarrizko konpetentziak, curriculumaren irizpideak, etab.

3.-Haurrak eta nerabeak zaintzeko kontuan izan beharrekoak:

a)Aniztasunaren errespetua eta inor ez baztertzea.

b)Tolerantzia, giza-legeak eta bakearen kultura sustatu.

c)Errealitate soziala eta kulturala errespetatu.

d)Hizkuntza ofiziala ikasiko dela bermatu.

e)Arreta indibidualizatua.

5.-Ikastetxean Hezkuntza Proiektua onartzean, argitara eman behar da.

16.artikulua:​Ikastetxearen curriculum proiektua:

3.-Alderdi hauek finkatu behar dira:

a)Ebaluazio irizpideak.

b)Gutxieneko konpetentzia mailak.

c)Pedagogia irizpideak eta irizpide didaktikoen zehaztapena zikloen arteko

jarraitasuna bermatzeko.

d)Babesa behar duten ikasleei arreta integrala (behar bereziak).

e)Tutoretza programazioak.

4.– Bi zikloak irakasten dituzten ikastetxeetan, ziklo bakoitzaren berezitasunak adieraziko

ditu Ikastetxearen Curriculum Proiektuak, eta koherentea izango da hura etapa osoan.


13-15 orrialdeak (Yanire Insausti, Nerea Bustos)

5. Ikastetxeek egingo dute eta eskumena duen sailaren eskura jarriko dute, araudi

aplikagarrien araberakoak diren ala ez erabaki dezan.

6. Ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, irakasle-klaustroak egin behar

du. Ikastetxe pribatuetan, klaustroari dagokio proiektua onartzea, Eskola Kontseilua entzun

ondoren, eta ikastetxe publikoetan, Ordezkaritza Organo Gorena entzun ondoren.

Ikastetxearen Curriculum Proiektua urteko planaren bidez gauzatuko da.

7.Finantziazio publikorik gabeko ikastetxe pribatuetan, curriculum-proiektua nork egin eta

onartu behar duen jakiteko, eskumenen barne-banaketari erreparatu behar zaio.

8. Ikasturte hasieran, gainditu beharreko helburuak jakin behar dira eta onartutako

ebaluazio-irizpideak.

17. artikulua.– Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua.

1. Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako alderdi hartzen ditu, eta

ikastetxe bakoitzak berea egin beharko du. Zer-nolako trataera izango duten

hizkuntzek bertan zehaztuko da. Ikastetxeko agiri hauetan eragina izango dute:

Antolakuntza eta Jarduera Arautegian edo Barne Arautegian, urteko plangintzan,

barruko eta kanpoko harremanak arautuko dituzten printzipioetan eta gainerako

agirietan, haien bidez gauzatuko baitira Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko

printzipioak.

2. Ikastetxe bakoitzak ikasleen profilera egokituko ditu lorpenak. Adierazle horiek

desberdinak dira hizkuntza-trebetasunei dagokionez, hezkuntza-ereduaren arabera

eta ikasleen ezaugarri soziolinguistikoen arabera.

3. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuak honako alderdi hauek izan behar ditu:

ikastetxeak eleaniztasunaren arloan duen esperientziaren diagnostikoa; epe ertain

eta luzerako helburuak; proiektuaren garapenaren gaineko plangintza; irakasleen

prestakuntzarako aurreikusitako ekintzak; proiektuaren jarraitutasuna

hezkuntza-etaparen zikloen artean; ebaluazio-irizpideak eta espero diren emaitzak.

4. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan jaso beharko da, zenbat orduz emango den

atzerriko hizkuntza. Bermatu beharko da hizkuntza-konpetentzia lortzen dela

euskaraz, gaztelaniaz eta lehenengo atzerriko hizkuntzan.

5. Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Gorenari eta itunpeko ikastetxe

pribatuetako Eskola Kontseiluari dagokio Hizkuntza Proiektua onartzea.

18. artikulua.– Programazio didaktikoak.

1. Arlo eta ikasgai bakoitzeko planifikazio-, garapen- eta ebaluazio-tresna da; bertan

zehazten dira curriculumeko elementuak, Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren

arabera, ikasleen ezaugarrietara moldatuta.

2. Urtero, ikasturte hasieran, ikastetxe bakoitzak programazio didaktikoak egiteko eta

ebaluatzeko irizpideak ezarriko ditu.

3. Ikasturteetako programazio didaktikoek honako osagai hauek izan behar dituzte

gutxienez:

a. Ikasturtean edo zikloan zehar garatu beharreko oinarrizko

zehar-konpetentziak eta diziplinazko konpetentziak eta integrazio-egoerak.

b. Helburuak.

c. Edukiak.

d. Ebaluazio-irizpidearen eta lorpenaren adierazleak.

e. Erabaki metodologikoak eta didaktikoak.

4. Programazio didaktikoak ebaluatzeko, honako alderdi hauei lotutako lorpenak

erabiliko dira, besteak beste:

a. Ikasturteko ebaluazio-emaitzak arlo bakoitzean.

b. Material eta baliabide didaktikoen egokitasuna, eta erabilitako metodo

didaktikoei eta pedagogikoei emandako denboraren eta espazioren banaketa.

c. Ikasgelako eta ikastetxeko giroaren hobekuntzan metodo didaktikoek eta

pedagogikoek izandako eragina.

19. artikulua.– Familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza.

1. Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren

jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan

jasoko dira familiak, irakasleak eta ikasleak zer jardueratara konprometitzen diren

helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.

2. Konpromiso horien artean, honako alderdi hauek egongo dira: Ikastetxearen

hezkuntza-printzipioak onartzea, familiaren ideologia eta morala errespetatzea

legeetan ezarritako hezkuntza-printzipioen eta -balioen arabera, ikasleen

bilakaeraren jarraipena egitea, bizikidetzako neurri zuzentzaileak hartzea, eta

ikastetxearen eta familiaren artean harremanak egotea. Konpromisoak

zuzendaritza-taldeak idatziko ditu, eta Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo

Gorenak onartu eta ebaluatuko ditu.

3. Ikastetxeak eta familiak, hasierako konpromisoak ikuskatu eta aldatzeko

akordioetara iritsi daitezke.

4. Familiek parte hartu dezaten eta elkarlana egon dadin, ikastetxeek eta

guraso-elkarteek prestakuntza-jarduerak antolatu ahal izango dituzte.

20. artikulua.– Irakasleen prestakuntza eta ebaluazioa.

1. Irakasleen helburua da konpetentzia-profil egokia lortzea, eta, horren bitartez,

haurrari bere konpetentziak garatzen laguntzea.

2. Hezkuntza-eskumenak dituen sailaren prestakuntza-ekintzek honako ezaugarri

hauek izango dituzte:

a. Ikastetxea prestakuntza-plangintzaren ardatza izatea.

b. Hezkuntza-jarduerari eta irakasle-lanari buruzko azterketa eta gogoeta

azpimarratzea.

c. Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar

dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa

garatzea.

d. Erantzukizun soziala duten profesionalak trebatzea, kritikoak baina

proaktiboak eta sortzaileak aldaketen aurrean.

e. Konpetentzien araberako ikuspuntua eta planteamendu orokorrak eta

diziplinen artekoak sustatzea.

f. Bikaintasuna sustatzea, hezkuntza berriztatzeko proiektuen bidez.

g. Euskara eguneratzeko lana eta atzerriko hizkuntzako prestakuntza sustatzea.

h. Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan prestakuntza sustatzea, baliabide

digitalen bidez.

i. Zientziaren, didaktikaren eta hezkuntza-antolaketaren arloko eguneratzea.

j. Trebetasun sozialei, arlo emozionalari eta, oro har, irakasle-lanari behar

besteko arreta eskaintzea.

k. Langileen arteko lankidetza bultzatzea (berdinen arteko prestakuntza, sareak

sortzea).

16-18 orrialdeak (Maddi Gonzalo eta Andrea Iglesias)

3.-

- Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzea eta curriculumean txertatzea.

- Lanbideari buruz, eta eragile berritzaile den aldetik garatutako gizarte-konpromisoari

dagokionez, ikuspegi etikoa garatzea.

- Arazoak eta gatazkak konpontzea.

- Norberaren prestakuntza jarraitua planifikatzea, norberaren lanari buruzko gogoeta

eginez.

4.-Hezkuntza-eskumenak dituen sailak ebaluatuko ditu irakasle konpetentziak. Irakasleek

ere hartu dute parte.

5.-Prestakuntzak lagungarria izan behar du berrikuntza proiektua martxan jartzeko.

6.- Ikastetxe-sareetan parte hartzeko aukera ere izan behar dute. Elkarlanarekin, talde

lanaerkin... lotzen dena.

7.-Ingurune komunitarioa lagungarria da irakaskuntza formala eta ez formala lortzeko.

8.-Prestakuntza-prozesuak duen eragina kontuan hartu behar da ikastetxeko egunerokoan.

9.-Hezkuntza-eskumenak dituen sailak koordinatuko ditu, prestakuntza-eskaera eta

administrazioa. Bereziki familia eta irakasleari zuzendutako hezkuntzari buruzkoa.

10.-Berritzeguneetako aholkulariek hezkuntza- berrikuntza bultzatuko dute. Gainera, modu

aktiboan hartuko dute parte ikastetxeetako hobekuntza-planetan.

V.Kapitulua

21. artikulua

1.-Ikaskuntza prozesuan eta garapenean laguntzea izango da irakaslearen lana

2.-Tutoretzaren ekintza- planak tutorearen esku hartzea antolatzen du.

3.-Tutoreei dagokie lan hori egitea.

4.-Tutoretzako plana:

- Konpetentziak, helburuak eta edukiak ikasleen premiei egokitu.

- Bestelako lanak egin irakasle talde, ikasle eta familia

- Urteko plangintza egin

- Eboluzio irizpideak finkatu

22.artikulua

1.-Eskema orientaziozko txostena egingo du tutoreak, familiak informatuak edukitzeko.HH

amaitzean egingo da txosten hori baina ala ere aparteko egoerak daudenean ere egingo

dira hauek.

2.-Banakako arreta bermatzea garrantzitsua da

3.-HH tik LH ra igarobidea errazteko arreta berezia emango zaie bi etapa hauen arteko

koordinazioari, desberdintasun pedagogikoei,antolaketari eta ikaslearen aurrerabide

akademikoan eragina izan ditzazketen desorekei.

23. artikulua

- Aniztasunari erantzuneko neurriak

1.- Hezkuntzako esku-hartzeak ikasleen aniztasuna aitortu eta errespetatu behar du.

2.- Aniztasuna tratatzeko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzu behar dituzte

ingurune normalizatu eta inklusiboan.

3.- Ikastetxeek mekanismoak ezarriko dituzte garapen-erritmo desberdinen ondorioz

hezkuntza-laguntza espezifikoak eskatzen dituzten ikasleei ahalik eta goizen antzemateko.

- Desgaitasunen bat edo jokabide-nahaste larriak

- Ikasteko zailtasunak

- Gaitasun intelektual handiak

- Hezkuntza-sisteman berandu sartzea

- Egoera pertsonal edo eskolaldi bereziak izatea

- Desberdintasun sozialak jasatea

- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen trastornoak izatea

4.-Aniztasunari erantzuteko, neurri hauek ezar daitezke: dagokion espeziali tateko

irakasleak eta profesional kualifikatuak jartzea; ikasgelan bi irakasle batera aritzea; tutoretza

pertsonalizatua...

5.-Hezkuntza-premia bereziak dituzten Haur Hezkuntzako ikasleei dagokienez, curriculuma-
ren ebaluazio-irizpideetatik eta edukietatik nabarmen aldentzen diren egokitzapenak ezartzeko
aukera egongo da.

6.- Adimen-gaitasun handiko ikasleen eskolatzeak malgua izan behar du, haien ikaskuntza-
erritmora egokitzeko.

24. artikulua.– Hezkuntza-sisteman berandu sartutako ikasleak.

1.-Ikastetxeek ikaslearen adinari, garapen pertsonalari, ezagutzei eta bestelako ezaugarriei

erreparatuko diete hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleak eskolatzeko; hala,

eskolatze hori egiteko modu egokiena hautatuko dute, oinarrizko konpetentziak Haur

Hezkuntzako eskolatzearen amaierarako ezarrita dauden mailan eskura ditzaten.

2.-Berandu eskolatutako ikasleren batek gabezia handiak baldin baditu ikastetxeko

eskolatze-hizkuntzen ezagutzan, berariazko arreta emango zaio ikasle horri, hizkuntzen

ikaskuntzako berariazko programen bidez. Talde arruntean eskolatzearekin batera emango

da arreta hori.

VI. KAPITULUA

IKASLEEN EBALUAZIOA ETA MAILA-IGOERAK

25. artikulua.– Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea.

1.-Ezin da bereize beste curriculum-osagaietatik ikaslearen ikaskuntza ebaluatzea.

2.-Haur Hezkuntzan, ebaluazio-eredu funtsezkoa dira curriculumak ziklo bakoitzerako

ezarrita dituen esperientzia-eremuen ebaluazio-irizpideak, Ikastetxearen Curriculum

Proiektuan eta programazio didaktikoetan zehaztuta daudenak. Esperientzia-eremuei

dagozkien oinarrizko konpetentzien arabera ezarriko dira, jarduera-planean,

hezkuntza-premia bereziko ikasleak ebaluatzeko irizpideak.

19-20 orrialdeak (Sonia Arribas eta Joana Aguilar)

Haur Hezkuntzako 2009.ko dekretua indargabetu egingo da, eta horren ordez, Haur

Hezkuntzako 2015-2016ko curriculuma ezarriko da.

Curriculum berri honetan, ikasleak ebaluatzeko irizpideak hurrengoak dira:

● Indartze-neurriak aplikatuko dira zailtasunak dituzten ikasleentzako,

heziketa-prozesuan aurrera egiteko.

● Ikasleen konpetentzien ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa izango da

eta ikasleak curriculumeko eremu guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio.

● Ikastetxeek ziklo bakoitzean ezarritako helburuen eta ebaluazio-irizpideen berri

emango diete ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei.

● Tutoreek, ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren gaineko txostena egingo du ikasleen

gurasoei edo legezko tutoreei emateko. Honetan, hiru ebaluazio-saio egongo dira eta

hezkuntza-konpetentzien lorpenak, eskola-errendimendua, integrazio sozial,

hezkuntzakoari buruzko informazioa eta aurreikusitako laguntza eta indartze

neurriak adieraziko dira.

● Ikaslea errepikatu behar duen irakasleak erabakiko du, baina gurasoei edo legezko

tutoreei informatuta eta haien baimena izanda.

● Ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek ebaluazio jarraituaren eta etaparen

amaierako ebaluazioaren emaitzei buruzko azalpenak eska diezazkiekete irakasleei.

● Irakasleek bilduko dira curriculumak araututako oinarrizko konpetentziak eskuratu

diren ala ez aztertzeko eta prozesua bideratzeko aldaketak proposatuko dituzte.

● Ikuskariak, ikastetxeak bisitatzean eta banakako ebaluazioen emaitzak ezagututa,

zuzendaritza-taldearekin bilduko dira emaitzak aztertzeko eta baloratzeko.

Erlijiozko irakaskuntzari dagokionez:

● Erlijio-irakaskuntzak jasoko dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.

● Erlijioa eman ahal izateko gurasoek baimena eman behar dute.

Hezkuntza sistema hobetzeko plana:

● Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dekretu honetan hartutako

konpromisoak sartuko dira plan honetan.

Hartuko diren neurriak hurrengoak dira:

● Irakasleen etengabeko prestakuntzarekin eta familien prestakuntzarekin lotutakoak.

● Elebitasun hezkuntza eleaniztun baten barruan sendotzeko neurriak. Atzerriko lehen

hizkuntza komunikazio-hizkuntza gisa eskaintzea orokortu arte.

● Hezkuntza inklusiboa eta aniztasuna bultzatzeko neurriak.

● Ikastetxeen autonomia sustatzeko neurriak eta euren kontuak aurkeztera akuilatzeko

neurriak.

● Material didaktikoak sortzeko neurriak.

● Kudeatzeko eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan Informazioaren eta

Komunikazioaren Teknologiak integratzeko neurriak.

● Ikasleak, irakasleak eta hezkuntza-sistema ikertzeko eta ebaluatzeko neurriak.

● Irakasleei, ikastetxeei eta familiei beren erantzukizunak betetzen laguntzeko

neurriak.

22-24 (Aintzane Alcorta eta Ane Gorrotxategi)

ERANSKINA, ABENDUAREN 22KO 237/2015 DEKRETUARENA

HAUR HEZKUNTZARAKO CURRICULUMA

Haur Hezkuntzako oinarri nagusi haurraren garaoena lortzea da familiaren eta ingurunearen

laguntzarekin.

Oinarrizko konpetentzia

2 txosten desberdin daude, Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta DeSeCo (2002).

Konpetentzia bat giltzarria edo oinarrizkoa izango da, baldin eta baliagarria baldin bada

herritar guztientzat, haien sexua, gizarte- eta kultura-egoera eta familia-ingurunea edozein

dela ere. Guztiek batera, XXI. mendeko bizitza sozialean parte hartu eta

bazterketa-arriskurik ez izateko ikaskuntza ezinbestekoak osatzen dituzte konpetentziek

Oinarrizko konpetentziak bi mota daude: konpetentzia orokorrak eta espezifikoak

Orokorrak: ​Bizitzako oinarrizko egoeretan arazoei aurre egiteko gai izatea, bai

esperientzietan eta eguneroko bizitzan. Esperientzia eremu guztietan lanaren bidez

sustatzen dira konpetentziak eta eguneroko bizitzan.

Esperientzia-eremuetan eta haien eguneroko bizitzako gainerako egoeretan integratu edo

uztartu behar dituzte haurrek zehar-konpetentziei dagozkien prozedurak eta jarrerak.

Horrela jokatuta, oinarrizko zehar-konpetentzia hauek landuko dituzte haurrek:

- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako

konpetentzia.

- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.

- Elkarbizitzarako konpetentzia.

- Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.

- Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

Espezifikoak: Bizitzako egoeretan dauden arazoak eraginkortasunez aurre egiteko gai izatea

da helburu nagusia. Esperientzia-eremuek berezko dituzten integrazio-egoeren bidez

eskuratzen dira diziplina baitako konpetentziak. Haurren bizipenei lotzen zaie Haur

Hezkuntzaren planteamendu edo ikuspegia.

- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.

- Matematikarako konpetentzia.

- Zientziarako konpetentzia.

- Teknologiarako konpetentzia.

- Konpetentzia sozial eta zibikoa.

- Arterako konpetentzia.

- Konpetentzia motorra.

1.1.– Oinarrizko konpetentzia orokorrak:

Ekintza konpetenteak egiteko, ezinbestekoa da pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin

bizitzen eta izaten jakitea. Konpetentzia horiek batera eta bereizketarik gabe baliatu behar

dira.

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:

Pentsamenduak eraikitzen laguntzen du eta kulturarentzat oso garrantzitsua da.

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: Haurrei beraien jarduera erregulatzeko

prozedurak eskuratzeko laguntza eman behar zaie; hau da, pixkanaka ikasten ikasteko

behar dituzten prozedurak eskuratzen laguntzea.

Elkarbizitzarako konpetentzia: Familiaz gain, haurrek beste pertsona batzuk ezagutu behar

dituzte. Ingurunearekin eta beste haur batzuekin erlazionatzean, hurbileko duten inguruan

integratuko dira eta, gai izango dira pentsamendu-prozesuak lantzeko, erabakiak hartzeko,

arazo-egoerak ebazteko, errealitatea eta bizi duten mundua ezagutzeko, eta baliabide

kognitiboak gero eta era landuagoan eta konplexuagoan erabiltzeko.

Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: Ideiak ekintza bihurtzeko gai izatean datza.

Konpetentzia hau lantzeko, giro egoki bat, eskaini behar zaio haurrari, bai espazioak eta

denbora egokiak ere.

Norbera izaten ikasteko konpetentzia: Adin horietan, garrantzia handia du norberaren irudia

eraikitzeko bide ematen duten egoerak eta ikaskuntzak, baita beraien burua eta ingurunea

ezagutzeko ere.

Título 25-27 (Lide Cormenzana eta June Del Rio)

Garrantzitsua da “izaten ikastea”, hau da, konpetentea izateaz gain, norbera izaten ikastea.

Hausnartzeko gaitasuna funtsezkoa da nortasuna eraikitzeko eta ezinbestekoa norberaren

sentimentuez, ekintzez eta pentsamenduez jabetzea.

Haurrak pixkanaka pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak eta helduek

haien garapen pertsonala sustatzen lagundu behar dute, hala nola, autonomia, autoestimua,

motibazioa...

1.2.-OINARRIZKO KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK

Hauen helburua, garapen osoa lantzea da. Horretarako, honako hiru alderdi hartu behar

dituzte kontuan:

-Haurraren jarduera eta esperimentazioa.

-Hezitzaileak haurraren ekintzak entzutea eta haien gaineko gogoeta egitea.

-Ekintzen hezkuntza-testuingurua.

2. ESPERIENTZIA-EREMUAK

Oinarrizko konpetentzia espezifikoak 7 dira eta guztietan nortasunaren eraikuntzari ematen

dio garrantzia, eremu bakoitza ezberdina izan arren. Hauek dira oinarrizko konpetentzia

espezifikoak:

-Hizkuntza- eta literatura- komunikazioarako konpetentzia.

-Matematikarako konpetentzia.

-Zientziarako konpetentzia.

-Teknologiarako konpetentzia.

-Konpetentzia sozial eta zibikoa.

-Arterako konpetentzia.

-Konpetentzia motorra.

3. ERREALITATEA ULERTZEKO MODUAK ETA IKASTEKO EGOERAK

Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza eta mundua arakatzeko eta

esperientziak izateko abiapuntua.

Título 28-30 (Ianire Furundarena eta Ane Garcia)

Haur hezkuntzako 2.zikloan, jolasa eta esperimentazioa garapenerako ardatzak dira, baina

baita, haur ipuinak, haurren narrazioak eta elkarrizketak ere. Ziklo honetan, ingurunearen

ezagutza, gizarte harremanak eta aho bidezko komunikazioa hobetzen dira.

1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN

EREMUA

1.1.Eremuaren ezaugarriak

Inguruneak sekulako garrantzia du pertsonaren nortasuna eraikitzeko garaian eta

horretarako, gorputza, aukerak eta mugak ezagutu behar ditugu.

Lotura afektiboaren garrantziaz ohartu behar gara hezitzailea erreferente izanik.

Haurrek ingurune naturalarekiko jakin-min handia dute

Gainera, ingurune soziokulturala eta kultur-aniztasuna estimulatu eta landu behar dira,

gizartearen parte direla sentituaraziz.

1.2. Etapako helburuak

1. Nortasunaren eraikuntza

2. Gorputzaren kontrola (zentzumenak, oreka, koordinazioa...)

3. Segurtasun afektiboa finkatzea

4. Errespetatzea, lankidetzako jarrerak jartzea

5. Ingurunea aztertzea

6. Gailu teknologikoekin hastea

7. Gizartean jokatzen jakitea

8. Bizi ingurunea eraikitzea

Título 31-33 (Sara De La Heras eta Irene Cañas)

1.3.– EDUKIAK.

1.3.0.Eduki komunak.

Eremu guztiek komunak dituzten oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.

Edukien multzo honetan adierazitako jarrera eta prozeduren xede dira:

● Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.

● Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta aztertzea), buruz

ikastea eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab.).

● Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).

● Ideiak sortu eta adieraztea.

● Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.

● Plangintzan erabakitakoa betetzea edo, beharrezkoa baldin bada, doitzea.

● Egin eta betetako plangintza balioestea eta hura hobetzeko proposamenak egitea.

● Lortutako emaitza komunikatzea.

● Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).

● Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.

● Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea

● Gatazkak kudeatzea.

● Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.

1.3.1.– Lehen zikloko edukiak.

1. MULTZOA. Nortasuna eraikitzea

Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta, arian-arian, zer

sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea.

● Norberaren eta gainerako pertsonen gorputzak osotasunean eta atalez atal dituen

ezaugarri eta ahalmenetako batzuk ikertzea eta, arian-arian, haiek identifikatzea eta

ezagutzea.

● Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.

● Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko

beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea.

Laguntza onartzea eta, arian-arian, hura bilatzea.

● Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko

pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).

● Gorputzaren tonua eta jarrera objektuen, gainerako pertsonen, ekintzen, egoeren eta

espazioaren ezaugarrien arabera kontrolatzen eta egokitzen hastea.

● Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan. Ekintzarako

ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea.

● Eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.

● Estimuluak baztertu eta onartzeko ahalmena lantzea (atsedenerako eta

mugimendurako uneak hartzea).

● Konfiantza izatea zereginak laguntzarekin betetzeko eta eguneroko bizitzako

zailtasunak gainditzeko ahalmenean (zenbaitetan laguntza-premia izan arren).

Arrisku-egoera batzuk hautematen eta saihesten hastea.

● Eguneroko bizitzako lanetan (garbiketetan, arropa jantzi eta eranztean, jostailuak

jasotzean, ipuinak entzutean, etab.) eta jolasetan laguntzeko interesa izatea.

2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean

● Zer gizarte taldetako partaide den jakitea eta horiek bereiztea (hasierakoak, familia

eta eskola).

● Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin.

Enpatia-jarrerak izaten hastea.

● Hurbileko gizarte-ingurunearen ezaugarriak eta funtzioak behatzea.

● Gizarteko hartu-emanen oinarrizko jokabideak izaten hastea (txandaren zain egotea,

pertsona helduak, espazioak, materialak eta gainerakoak konpartitzea), eta

elkarbizitzaren arau batzuk betetzea.

● Jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea, eta, arian-arian, ardura txikiak hartzea

eguneroko bizitzan.

● Jolas sinbolikoak egiteari ekitea, hurbileko gizarte-ingurunea ulertzen hasteko.

● Hurbileko gizarte-inguruneko kultura-adierazpenekiko interesa izatea.

3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin

● Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden objektuak erabiltzea

zentzumenen eta ekintzen bidez (erortzen uztea, kolpatzea, jasotzea, herrestan

eramatea, hustea, irekitzea, etab.).

● Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak eraikitzea,

ingurunean ekinez.

● Naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta fenomenoak (euria, haizea

eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen

hastea.

1.3.2.– Bigarren zikloko edukiak.

1. MULTZOA. Nortasuna eraikitzea

● Norberaren gorputza arakatzea eta ezagutzea. Norberak zer ezaugarri eta

bereizgarri dituen jakitea eta gainerako pertsonekiko diferentziak eta antzekotasunak

identifikatzea.

● Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta zer

sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea.

● Gorputzak oinarrizko zer beharrizan dituen jakitea eta haiek adieraztea, erregulatzea

eta kontrolatzea.

● Norberaren ezaugarriak, ahalmenak eta mugak balioetsi eta, arian-arian, onartzea.

● Garbitasuneko, elikadurako eta atsedeneko ohitura osasungarriak ezagutzea,

balioestea eta horiek gero eta autonomia handiagoaz betetzea. Behar bezala

erabiltzea ohiturazko jarduera horiei dagozkien espazioak eta objektuak.

● Eguneroko bizitzako jarduerak (jatorduak, atsedenak, garbitasuna eta joan-etorriak)

antolatzeko ezarrita dauden arauak onartzea eta balioestea.

● Osasunari zuzenean eragiten dioten arrisku-faktoreen balioespen doitua egitea eta

prebentzioko eta segurtasuneko portaerak izatea ohiko egoeretan.

● Objektuen, gainerako pertsonen, ekintzen eta egoeren ezaugarrietara egokitzea

gorputz-jarrera.

● Jolasaren bidez (jolas motor, zentzumenezko, sinboliko eta arautuen bidez)

arakatzea ingurunea. Disfrutatzeko eta harremanak izateko bitarteko gisa balioestea

jolasa.

● Jolas sinbolikoaren bidez, egoera errealak edo irudizkoak eta pertsonaiak antzeztea.

● Jolas-arauak ulertzea eta onartzea. Jolasaren premia balioestea eta hura

erregulatzen parte hartzea.

● Eguneroko bizitzako lanak egiteko ekimena izatea eta lan horiek gero eta autonomia

handiagoz egitea.

● Norberaren lana balioestea eta akatsak ekintza hobetzeko bidea direla aitortzea.

● Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. Gainerako pertsonen

laguntza-jarrerak balioestea.

● Konfiantza izatea norberaren ekintza-ahalmenean eta jolasetan parte hartzea eta

saiatzea.

● Zereginak betetzeko moduak aurkitzeko interesa izatea eta gelakideek egindako

proposamenak balioestea.

● Antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta ahalegintzeko

ohiturak eta jarrerak lantzen hastea.

Título 34-36 (Nerea Garcia-Ariño eta Amaia Guillenea)

2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean

● Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta

diskriminazio-jarrerak baztertzea.

● Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan

laguntzea.

● Haurrak parte hartzen duen gizarte taldeetan ezartzen diren harreman afektiboen

garrantzia balioestea.

● Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak. Gatazkak

elkarrizketaren bidez konpontzen hastea.

● Haurrek harreman orekatuak izatea elkarren artean. Estereotipo eta aurreiritzi sexista

batzuk identifikatzea eta baztertzea.

3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin

● Ingurune naturala eta haren baitako objektuak, materiak, eginkizunak eta eguneroko

erabilerak behatu, esploratu eta ezagutzea.

● Izaki bizidunen portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk ezagutzea. Jaiotzaren eta

heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea. Izaki bizidunen gaineko aieru edo konjeturak

egitea.

● Ingurune naturaleko fenomenoak (gau eta egunen segida, euria, etab.) behatzea eta

gizakien bizitzan duten eraginaz ohartzea.

● Teknologia gailuak erabiltzen hastea, ikasten eta komunikatzen laguntzeko.

1.4.– EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA –ADIERAZLEAK

1) Gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta

pertzepzioez jabetzea.

● Arian-arian, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren atalak ezagutzen, izendatzen eta

kokatzen ditu.

● Pertsonen arteko diferentziak eta antzekotasunak ezagutzen eta azaltzen ditu,

gorputzaren ezaugarri eta bereizgarri batzuei erreparatuta.

● Zentzumenak eta horiei dagozkien sentsazioak ezagutzen ditu.

2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero

eta konfiantza handiagoa izanda.

● Gero eta gehiago kontrolatzen du gorputza, bai mugimenduan (joan-etorrietan, ibiltzean,

korrika egitean, jauzi egitean, etab.), bai geldirik dagoenean (oreka, gorputz-jarreraren

kontrola, etab.).

3) Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera errazak.

● Espazioak, materialak eta tresnak, teknologikoak barne, koordinazio eta kontrol egokiz

erabiltzen ditu, eguneroko bizitzako lanak egiteko.

● Pertsona helduen laguntzarekin, lan errazen sekuentziak planifikatzen ditu, sortzen

zaizkion arazo-egoera errazak ebazteko.

4) Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea

sentimenduen eta emozioen adierazpena.

● Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du.

● Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu.

5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez

deskubritzeko jakin-mina adieraztea.

● Inguruko objektu fisikoen propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten ditu.

6) Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak

egoki erabilita.

7) Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea eta

aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita.

8) Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea,

pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta

soziala ezagutzen hasteko.

9) Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan

gogoz parte hartuta.

● Elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela jakitea.

2.– NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA

ADIERAZPENAREN EREMUA

2.1.– EREMUAREN EZAUGARRIAK:

- Helburua pertsonen arteko komunikazio lantzea

- Hizkuntzaren bidez sentimenduak eta pentsamenduak adieraztea

- Hasieran gorputzaren bidez komunikatu, eta ondoren ahozko hizkuntzaren bidez

- Sormena eta irudimena erabili sentimenduak adierazteko

- Eskola komunikatzeko esparrua

Titulo 37-39 ( Miren de Alba eta Ana Bernal )

Haurraren elementuetako bat idazketa da. Izan ere, deigarri egiten zaie eta horregatik,

idazteko gogoa pizten zaie, helduek bezala jarduteko. Horretarako, hezitzaileen laguntzarekin

hasiko dira haurrak Haur Hezkuntzan idazteko sistemaren ezaugarri eta arau batzuk ikasten,

ondoren, Lehen Hezkuntzan osatuko direnak.

Haurrek pixkanaka ikasi beharreko edukiak multzo ezberdinetan sailkatzen dira:

arte-hizkuntzak, musika-hizkuntzak, gorputz-hizkuntzak, ikus-entzunezko eta teknologiaren

hizkuntzak, hizkuntzen bidezko komunikazioak eta matematika-hizkuntzak.

Multzo guzti hauek Haur Hezkuntzako etapan kokatuta daude eta ondorengo xedeetara

bideratuta daude; hau da, hauek dira lortu beharreko helburuak, besteak beste:

1) Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek

guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak

aintzat hartzeko.

2) Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea, idazketaren funtzionamendua

ikertzeko eta komunikatu, informatu eta gozatzeko tresna moduan balioesteko.

3) Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta

hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko.

4) Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta

elkarbizitza erregulatzeko.

5) Hizkuntza ofizialetan eta inguruneko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko jarrera

irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta errespetatzeko.

6) Atzerriko hizkuntza bat komunikazio-xedez erabiltzen hastea, ikasgelako egoera

normaletan parte hartzeko.

7) Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko

interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.

Dakigunez, Haur Hezkuntzan hiru ziklo bereizten dira: lehenengo zikloa, bigarren zikloa eta

hirugarrena, hain zuzen ere. Beraz, aipatutako helburu horiek lortzeko, landu beharreko

guztia zikloka banatzen da. Izan ere, eduki komun batzuk ere bereizten dira, jarraian

zerrendatukakoak izango liratekeenak:

● Ideiak sortu eta adieraztea.

● Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.

● Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea)

● Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.

● Gatazkak kudeatzea

● Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.

Bestalde, ikaskuntza eraginkorra izan dadin, edukinak zikloka banatzen dira:

Lehenengo zikloa:

1. Multzoa: Hitzezko komunikazioa

● Ahozko hizkuntza ulertu eta adierazteko urratsak ematea arian-arian, beharrizanak eta

emozioak komunikatzeko, izandako bizipenak gogoratzeko eta norberaren portaera

erregulatzeko.

● Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak) ezagutzea eta arian-arian

erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko.

● Komunikazio-harremanen oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hitz egiten zaionari

begiratzea, arretaz entzutea, etab.).

● Askotariko testuak (ipuinak, olerkiak, abestiak, errimak eta bestelakoak) arretaz entzutea

eta testu horiek eskatzea.

2. Multzoa: Gorputz-hizkuntza

● Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta

erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua,

adierazkortasuna, keinua.

● Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren bidez.

3. Multzoa: Matematika-hizkuntza

● Elementuen eta multzoen arteko loturak eta zenbakirik gabeko kuantifikazioak egitea

(asko, gutxi, batzuk, etab.).

● Ohiko lekuetan orientatzea eta espazio-nozio batzuk hitzez adieraztea, haurra bera eta/edo

gauzak non dauden azaltzeko.

4. Multzoa: Arte-komunikazioko beste modu batzuk

● Zentzumenak esploratzea eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea. Materialen eta

tresnen ezaugarri batzuk deskubritzea.

● Ahotsaren, norberaren gorputzaren, eguneroko bizitzako objektuen eta musika-tresnen

aukerak arakatzea.

Bigarren zikloa:

1. Multzoa: Hitzezko eta idatzizko komunikazioa

Pertsona helduek eta haurrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten komunikazio-xedeak

ulertzea eta, arian-arian, horietara egokitzea.

40-42 orrialdeak (Eider Gil, Maddi Aguirrezabal eta Haizea Etxeberria)

3.2.– Bigarren zikloa.

1. MULTZOA. Hitzezko eta idatzizko komunikazioa → Komunikazioa sustatu eta

garatzeko modu ezberdinak, hala nola, zentzumenen bitartez.

● Pertsona helduek eta haurrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten

komunikazio-xedeak ulertzea eta, arian-arian, horietara egokitzea.

● Ahotsa deskubritzea eta probatzea.

● Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak,

ipuinak, abestiak, errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab.

● Informazio, beharrizan, emozio eta gogoak hitzen bidez adierazi eta azaltzea

eguneroko bizitzako egoeretan.

● Hizketaldiak eta elkarrizketak abiatzeko estrategia egokiak erabiltzea, hots,

oinarrizko arauak erabiltzen hastea (deiak egitea, hitz egiteko txanda

betetzea, begietara begiratzea, etab.) horretaz gain, horietan parte hartzea

sustatzea eta arretaz entzutea.

● Sormena adieraztea hizkuntzaren ahozko erabilera egiten duten jolasetan,

ondo pasatu eta ikasteko.

● Idatzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko

bitarteko izan dakien.

● Literatura-testu errazak, tradizionalak eta garaikoak, entzutea, ulertzea eta

errezitatzea, plazera sentitzeko eta ikasteko.

2. MULTZOA. Gorputz-hizkuntza → Gorputz-eskemari esker transmititu daitekeen

komunikatzeko era.

● Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak finkatzea

mugimenduaren bidez.

● Gorputza eta mugimenduak egokitzea, adierazpenak egin edo komunikatzeko

asmoarekin, pertsonen, espazioen, denboraren eta objektuen ezaugarrien

arabera.

● Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena

darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.

● Gainerako pertsonen adierazpen, azalpen eta antzezpenekiko interesa eta

begirunea izatea.

3. MULTZOA. Matematika-hizkuntza → Norberaren ingurunean dauden gauzak

behatu eta ezagutzea.

● Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa,

etab.) ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta

diferentziak hautematea.

● Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak

ebazteko.

● Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko tresna batzuk

ezagutzea.

● Lan eta ziklo batzuk denbora-unitateekin (eguna, astea, urtaroa, urtea, etab.)

duten erlazioaren zenbatespena egitea eta eguneroko bizitzako jarduerak

denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna, etab.).

● Norberak eta objektuek espazioan duten kokapena. Posizio erlatiboak.

● Inguruneko elementuen forma lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea.

Oinarrizko gorputz geometriko batzuk esploratzea.

● Topologia-kontzeptu oinarrizkoak jakitea (irekita, itxita, barruan, kanpoan,

gertu, urrun, etab.) eta leku batetik bestera joatea, ematen zaizkion

jarraibideen arabera.

4. MULTZOA. Arte-komunikazioko beste modu batzuk

● Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.

● Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta

teknikak erabilita.

● Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea (linea,

forma, kolorea, egitura, espazioa, etab.).

● Arte-adierazpenak baliatuz adieraztea eta komunikatzea gertakariak,

sentimenduak, emozioak, bizipenak eta ametsak.

● Soinu eta erritmo errazak sortzea melodiak edo beste elementu batzuk

(testuak, irudiak, etab.) interpretatzeko.

● Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak

(zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea.

● Genero eta estilo askotako obra batzuk entzutea.

● Ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hastea

eta haien bidez mezuak igortzen hastea.

2.4. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak

1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta

gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko

● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.

● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu. Emozioak, sentipenak

adierazteko.

● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak

2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin

harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera

arretatsua eta errespetuzkoa izanda.

● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan

● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.

● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan

azaltzen ditu.

● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak etab.), eta

ulertu egiten ditu.

3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta

gizarte-harremaneko jolasetan.

46-47 orrialdeak (Iria Alfonso eta Sara Ceballos)

HEZITZAILE TALDEAREN ESKU-HARTZE ESTILOA

Hezkuntzako esku-hartzearen estiloak elkarlana lehenetsi behar du,elkarlan

horretatik abiatuta,elkarrizketa-eremuak sortu.Jarduera-ildo adostu batzuetatik

abiatuta,bilaketa,azterketa eta ikerketako prozesu banakoak eta taldekoak egitek

aukera eman behar du planteamendu horrek.

Ikerketa-prozesu baten moduan ekin behar dio lanari irakasleak,eta prozesu

horretan,kezkak konpartitu behar ditu, etengabe aztertu behar ditu jokabide

moduak,egoerak ulertu eta,beharrezkoa baldin bada,bestelako elementuak

barneratu eta aldaketak egin behar ditu.

Eskolako profesionalek,garbi izan behar dute taldeak zer esparru konpartitzen

duen eta horren arabera jokatu.Hori horrela izateko,ondo ezagutu behar dira haurren

gaitasunak eta ahalmenak,haien beharrizanak,garapen-bilakaera, eta heltzeko eta

testuinguruetara etengabe egokitzeko darabiltzaten erritmo eta prozesuak.

Ikaskuntza egitura globala izango baldin badu,aldez aurretik antolatu eta

planifikatutako hezkuntza-ekintzak barne hartu behar ditu,jardun espontaneoak

egiteko,eguneroko bizitzako gauzak deskubritzeko eta,besteak beste,jakin-mina

pizteko aukera eman behar du.

● Behaketatik abiatuta,arretaz entzun behar da,eta beharrezkoa denenan soilik

esku hartu behar da ikasgelan.

● Proposamen irekiak egin behar dira,jarduera sortzaileak bultzatu eta

pentsamenduaren dimentsio guztiak pizteko

● Testuinguruek ikasteko ingurune eta egoera askotarikoak eskaini behar

dituzte eta askatasunez hautatzeko aukera eman behar dute.

IKASTEKO TESTUINGURU ASKOTARIKOAK LANTZEA

Haur guziek ez dituzte erritmo,interes eta beharrizan berberak.Errespetatu

egin behar dira haurren arteko diferentzia horiek,ikasgelako espazioak eta denborak

planifikatzean eta jardueren antolaketa zehaztean.

Jarduera eremuen antolaketak egokia izan behar du beharrizan askotarikoak

batera asetzeko,haurrei zer egin nahi duten,nola egin nahi duten eta zeinekin egin

nahi duten hautatzen uzteko eta,horren ondorioz,haien ekimena eta autonomia

garatzeko.

Hezitzaileak aintzat hartu behar du talde-topaketak eta banakoen jarduerak

txandatu behar direla eta eguneko denbora-sekuentzien plangintza egin behar dela.

Espazioaren antolaketari buruz, irakasleak taldearekiko ikuspegi periferikoa

izan behar du; eta haurrak dauden lekuetan bertako materialak beraien interesa

piztu behar dute eta elkarrekintzarako bidea zabaldu behar dute. Honek guztiak

haurraren garapen-ahalmena handituko du. Aukeratutako materialek agertuko

dituzten pertsonak eta portaerak kultura-erreferente askotarikoak erakutsiko dituzte.

EBALUAZIOA: PROZESUEN BEHAKETA

Ebaluazioaren helburua irakaskuntzaren kalitatea hobetzea da. Hezitzaileek

lanaren plangintza egitean, hasierako ebaluazio bat izan behar du abiapuntu, eta

haur bakoitzaren egoera pertsonal eta sozialari buruzko informazioa bildu behar du.

Ebaluazioko irizpide eta adierazle argiak adostu behar dira, jarraibide batzuk

ezarriko dituztenak. Behaketa da ebaluazio-tresna egokiena Haur Hezkuntzan.

(2017/02/17) Jaume Serranoren artikulua.

JAUME SERRANO. CURRICULUMA


Egun honetan ez nintzen klasera joan, bilera bat nuelako lanean, baina gaurko egunerako Jaume Serranoren artikulua irakurrita eraman behar zen, curriculumari buruz hitzegiten zuela, eta hau irakurrita, klasean denon artean eztabaidatu egin zuten. Klasea unibertsitate kanpoan egin zen.

Ni klasera joaterik ezin izan nuenez, artikuluaren inguruan hitz egingo dizuet:

Curriculuma diseinatzerakoan, 5 oinarri hauek izan behar dira kontutan nahi ta nahiez:

1) Izaera filosofikoa duena: Helburuak, gizakiaren kontzeptua eta balorearen kontzeptua

2)testuinguru sozialarekin lotutakoa. Ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean, eta hortxe jasotzen da zer eratako gizartea sustatu nahi den: Denon ondasuna, balore sozialak, partaidetza, legezko arautzea eta microsoziologia.

3) Oinarri epistemologikoak: Garapen zientifikoa, jakintzen barne logika eta disziplinarteko harremanak.

4) Oinarri psikologikoa: Ikaskuntzaren kontzeptua, ikaslearen izaera psikologikoa, irakaslearen izaera psikologikoa.

5) Oinarri pedagogikoa: Helburuak/edukiak, leku eta denborazko aldagaiak eta metodologia ebaluazioa.

Ikaskuntzaren ikusmolde konstruktibista abiapuntu hartuta, ikasteko moduari eman behar zaion erantzun pedagogikoak portaera egituratzaileak eskatuko ditu, ikasten duen pertsonaren portaera autoegituratzailea, hain zuzen ere.

Metodologia hautatzerakoan ere ikasleen testuingurua eta egoera psikologikoa hartu behar dira kontutan, pertsonalizatua izan behar da metodologia. Hainbeste eskatu den irakaslearen autonomia islatzeko modu bat da hori, estrategiak eta metodoak hautatzea ahalbidetzen baitio; era berean, curriculuma berriztatzeko aukera berriak bilatzeko aukera eskaintzen dio zehastazun horrek.

Curriculumaren diseinua:

  • Helburuak
  • Edukiak
  • Metodologia
  • Baliabide didaktikoak
  • Ebaluazioa 
Helburuak: Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira helburuak.

  •  Jakintza arlokoak: Barneratzea, integratzea eta eraberritzea.
  • Trebetasunak: Zehatzak, prozesuari lotutakoak.
  • Jarrerak: Norberaren autonomiari lotutakoak eta gizartearekiko konpromisuari lotutakoak.
Edukiak: Jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako.

Curriculumaren edukiak erantzuten diote "zer irakatsi" galderari, eta horregatik kodifikatu, igorri eta jaso egin daitezke.

  • Jakitearekin lotuta: Helburuak, egintzak, kontzeptuak, ideiak, printzipioak eta legeak.
  • Egiten jakitearekin lotuta (trebetasunak): Egintzarako arauak, teknikak eta irizpideak.
  • Izaten jakitearekin lotuta: Balio pertsonalak eta balio sozialak.
Metodologia: Metodologiaren estrategiak diseinatzeak berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor ditzaten. Nolanahi ere, bat etorri behar dira proposatutako jarduera metodologikoak eta horiekin lotutako helburu eta edukiak.

Jarduera metodologikoak: 
  • Irakaslearenak: Erakustea, frogatzea, orientatzea eta motibatzea.
  • Ikaslearenak:  Babakakoak: Irakurtzea, erabakitzea, aztertzea, laburtzea eta memorizatzea.
                                 Taldearenak: Taldeko lanak, eztabaidak, elkarrekin bizitzea.




Baliabide didaktikoak: Curriculumaren edukiak eta jarduerak gauzatzeko tresnak behar dira eskuragarri gisa. Baliabideen arloan askotan ekonomiaren irizpidearen arabera hartzen dira erabakiak. Horren ondorioz, ikastetxearen eta ikasleen baliabideetara moldatu behar dute irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan.

Ebaluazioa: Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da ebaluazioaren bidez. Hasierako ebaluazioan diagnostiko bat egiten da eta bigarrenean, prosezu eta emaitzen ebaluazioa.

Azkenik, ezkutuko curriculumari buruz hitzegingo dizuet. Eskolaz kanpoko hezkuntza deitzen diote. Eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko, horien bitartez osatzen dituzte eta ikasleen euren balore sozialak. Ideologia hori portaera arauen bidez azalaratzen da.



(2017/04/28) Pensamiento Crítico: ¿Qué es y por qué es importante?.Artikulua

PENSAMIENTO CRÍTICO: ¿QUÉ ES Y POR QUÉ ES IMPORTANTE?   

Gaurko egunean irakasleak esan zigun bere ikasgaia eta bere erakusteko era eabluatu eta iritzia eman behar genuela. Horren harira, artikulu bat ekarri zigun klasean irakurtzeko, pentsamendu kritikoari buruz, zer den eta zergatik den garrantzitsua.

Artikuluak hau esaten du:

El pensamiento critico significa buen juicio, casi lo opuesto a pensamiento ilógico, irracional. El pensamiento crítico es un pensamiento que tiene propósito (probar un punto, interpretar lo que algo significa, resolver un problema), pero el pensamiento crítico puede ser una tarea colaborativa, no competitiva.

Hay 6 habilidades esenciales para el pensamiento crítico:

  • La interpretación
  • El análisis
  • La evaluación
  • Inferencia
  • Explicación
  • Autorregulación
Pero no es suficiente tener estas habilidades para el pensamiento crítico, hay que tener la disposición hacia el pensamiento crítico, que es alguien que tiene espiritu crítico en el sentido positivo, es decir, curiosidad para explorar agudeza mental, dedicación apasionada a la razón, y deseos o ansias de información confiable.

Pensamiento crítico se refiere a la forma como usted enfoca los problemas, las preguntas, los asuntos. Por tanto, no podemos decir que alguien es un buen pensador crítico solo porque él o ella tiene estas habilidades cognitivas, no importa cuán relevante sea tenerlas, porque ¿qué pasa si no se preocupan por aplicarlas?

Para la disposición hacia el pensamiento crítico hay que ser:

  • Inquisitivo
  • Juicioso
  • Sistemático
  • Analítico
  • De mente abierta
  • Buscador de la verdad
  • Confía en el razonamiento
Por ello, un mal pensador crítico de problemas o asuntos específicos lo haría pensando confusamente respecto a lo que está haciendo, de manera desorganizada y extremadamente simplista, irregular respecto a comprender los hechos, propenso a aplicar criterios poco razonables, distraído, listo para rendirse a la primera señal de dificultad, empeñado en una solución más detallada de la que es posibleo, satisfecho con una respuesta extremadamente general e inútilmente vaga. Tambien podemos decir que una persona puede ser buena para el pensamiento crítico, queriendo decir con esto que puede tener las disposiciones apropiadas y ser experto en los procesos cognitivos y aún así, no ser un buen pensador crítico (en el sentido moral).

 El pensamiento en la cultura personal

El pensamiento creativo o innovador es el tipo de pensamiento que lleva a nuevos hallazgos, a enfoques novedosos, a perspectivas originales, a maneras completamente diferentes de comprender y concebir las cosas. En el pensamiento creativo se incluyen algunas como la música, la poesía, la danza, la literatura dramática, los inventos y las innovaciones técnicas.

El pensamiento en la ciencia cognitiva

Los procesos de pensamiento de nuestra especie no se describen de la mejor manera como si fueran una dualidad en conflicto, sino como el funcionamiento combinado de dos sistemas que se apoyan mutuamente, el intuitivo y el reflexivo.

 El sistema 1 de pensamiento (intuitivo) uno confía fuertemente en un número de maniobras heurísticas (atajos cognitivos). Particularmente útil en situaciones conocidas, cuando el tiempo es corto y se requieren acciones inmediatas.

Mientras el sistema 1 está trabajando, otro sistema poderoso trabaja a la par, llamado sistema 2 (reflexivo). Útil para hacer juicios cuando nos encontramos en situaciones desconocidas y contamos con más tiempo para resolver las cosas. Nos permite procesar conceptos abstractos, deliberar, planear anticipadamente, considerar opciones cuidadosamente, revisar y examinar nuestro trabajo a la luz de pautas, estándare o normas de procedimiento pertinentes.

Influencian los dos sistemas de pensamiento, el intuitivo del sistema 1 y el razonamiento reflexivo del sistema 2. Cinco métodos o reglas heurísticas parecen operar con mayor frecuencia en nuestro sistema de razonamiento 1  y son conocidas como:

  • Disponibilidad
  • Emoción
  • Asociación
  • Simulación
  • Similitud
¿ Por qué el pensamiento crítico es particularmente valioso?

El pensamiento crítico es le proceso del juicio intencional, auto regulado. Este proceso da una consideración razonada a la evidencia, el contexto, las conceptualizaciones, los métodos y los criterios.

Un propósito importante, si no el más importante, de la experiencia de educación superior, es alcanzar lo que la gente ha llamado una educación liberal. No liberal en el sentido de una nociones de esto o de aquello con el único propósito de cumplir con los requerimientos de un programa específico. Sino liberal en el sentidode liberador.

La educación liberal consiste en aprender a aprender, a pensar por uno mismo, de manera independiente y en colaboración con otros. La educación liberal es mucho más que el pensamiento crítico. Involucra la comprensión de los métodos, de los principios, de las teorías y de las maneras de adquirir el conocimiento que es propio de las diferencias esferas intelectuales.

Comprende la evolución de la toma de decisiones de carácter personal hacia otra que tenga en cuenta un nivel de integridad de principios y de preocupación por el bien común y la justicia social.

Es importante porque sin pensamiento crítico a la gente se la puede explotar más fácilmente, no solo política sino económicamente.

La historia nos demuestra que la persecución a la enseñanza, ya sea mendiante la quema de libros o el exilio de intelectuales o regulaciones tendientes a suprimir la investigación y la búsqueda del conocimiento ( imparcial, basado en evidecia y con libertad) pueden suceder en cualquier parte si la gente no esta alerta para defender la indagación abierta, objetiva e independiente. Por todo esto, la sociedad debe dar un valor muy alto al pensamiento crítico.


(2017/04/24) Azterketa eta puntuazioak.

AZTERKETA ETA PUNTUAZIOAK

Gaurko egunean irakaslea sartu zen bezain laster, albiste on bat zuela guretako esan zigun, baina klase amaieran esango zigula esan zigun.

Klasea hasteko, kurso amaiera denez, didaktikan egindako lanen puntuazioa denon artean jarri behar genuela adierazi zigun, honela guri aukera ezin hobea emanez eta gure parte hartzea sustatuz.

Aukera hau guri, ikasleoi emanez, gure artean adostazun batera eramatera behartu zigun, eztabaida sortzera eta hau oso egokia dela iruditzen zait, zeren eta bakoitzak bere iritzia adieraztera eramaten gaitu eta honek pentsamendu kritikoa garatzera, baita ikasleei garrantzia ematea ere, eta hau eskertzekoa da.

Ikasle bat arbelera irten zen eta egin ditugun lanak jarri zituen. Gero denon artean eztabaidatzen, bakoitzari puntuazio bat jarri genion eta irakasleak onartu eta puntuazio bera erabiliko zuela esan zigun.

Bukatzeko, azterketaren inguruan hitzegin genuen, eta irakasleak esan zigun ez zela egongo, baizik eta lan bat egin beharko dugula etxean esan zigun eta entregatzeko epea geienez 24ean izanik, bertan didaktikan ikasi dugun dena azalduz eta amankomunean jarriz.

(2017/04/10) Programazio didaktikoaren lana

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA


Gaur gure programazio didaktikoa egiten jarraitu dugu eta gure eskema egin eta gero, puntuz puntu lantzen hasi gara. Irakaslea taldez talde pasa da nola goazen galdetzeko eta zalantzaren bat baldin bagenuen berari galdetu eta argitzeko. 

Gaur egin dugun lana hau izan da:

- Lanaren aurkezpena
- Testuinguruaren azterketa
- Osagai nagusiak
- Helburuak

Taldean lanean haritu gara eta lan asko aurreratu dugu. Aste santuetatik bueltan amaitua egon behar dela esan digu eta gero aurkezpenak egin behar ditugula ere esan digu.

(2017/04/07) Dekretu zaharraren azalpena

 DEKRETU ZAHARRA ETA PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA


Gaurko egunean irakasleak orain arte eman dugun guztia esateko eskatu digu eta horretarako guztion partaidetza eskatu du. 

Eman dugun guztiaren aipamena egin eta gero, dekretu zaharra eta gero heziberri dekretu berria azalduko duela esan digu, guk argi izateko programazio didaktikoan ze sartu behar dugun eta bien harteko ezberdintasunak ikusteko ere, horretaz gain, bien artean zein jarraitu behar dugun ere aukeratu behar dugu.

Gaur arte egin duguna:


  • Cajas de vida
  • dekretua
  • serramona ( artikulua)
  • curriculum dekretua
  • paradigma
  • esanguratsua
  • programazio didaktikoa
  • antzuolako eskola
  • ebaluazioa
  • centro de interes
  • esku-hartze printzipioak
  • programazio didaktikoa (andoni)


Programazio eta unitate didaktikoa:


programazio didaktikoa:Urteko programaketa. unitate didaktikoa: programa osatzen duten unitateak.


Programaketa egiteko curriculum zaharra erabili ahal dezakegu, heziberri ere. Zaharra jarraitzen errazagoa da.


Dekretua eta gero ikastetxekoa jarraitu behar da. Ikasturteko programazio didaktikoek elementu hauek izan beharko dute:


Konpetentziak
Helburuak
edukiak
ebaluazioa
metodologia


Unitate didaktikoa:
helburu eta konpetentziak ikastetxeko curriculumetik hartu behar dira.


Zaharrean 7 konpetentzia daude. xedea da garapen fisiko, mental eta emozionalean orekatuak izatea…(dekretu zaharrean 3 orria)


Gure helburuak, guk idatzitako programaziotik aterako dugu.
Gaitasunak integratzea da eta konpetentziak integratu eta hori azalaraztea, etaratzea.


Gaitasunetatik ateratzen dituzte konpetentziak:


Arduraz bizitzen ikastea
ikasten eta pentsatzen ikastea…


Gure programaketa egiteko behar duguna.( 6 orrialdea)


Ikastetxearen curriculum proiektuak alderdi hauek finkatuko ditu, gutxienez.