jueves, 6 de abril de 2017

(2017/03/27) Esku-hartzeko printzipioak

ESKU-HARTZEKO PRINTZIPIOAK 
Egun honetan, esku-hartzeko printzipioen gaian barneratu giñen, eta hau azaltzeko, berriz ere power point bat egin zuen irakasleak gaia egoki azaltzeko.
Esku-hartzeko printzipioak hauek dira:

-Globalizatzailea. adierazgarria: Arazoen hautemate eta ebazpenari lehentasuna ematen dio ikuspegia.

- Haurren interesei erantzun eta beraientzat zentzua duen proiektuetan inplikatzeko proposamena luzatzean datza. Dakitena eta ikasten hari direnaren hartean loturak egitera bultzatzen du.

- Irakaslearen parte-hartzea ikasleen erritmo, interes eta proposamenetan aurrearapausu edo atzera pausuetan baitan aldatu egingo da.

- Dena ezin da globalizatu, jarduera zehatzak planteatu behar dira: talde haunditan, txikitan eta indibidualki ere.

- Behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologia:
  • Irakasleak egoera eta esperientzia ezberdinak planteatu behar ditu: sormenezkoak, interesgarriak eta motibatzaileak, prozesu espontaneoa azkartzeko.
  • Behaketa globala: Subjetiboa da. Objetu edo fenomeno baten osotasunera bideratzen du atentzioa. Estetikari ematen diote garrantzia ( polita edo zatarra, atsegina edo desatsegina..)
  • Behaketa sistematikoa: Irizpide bati egokitua ( posiziokoa, kualitatiboa...)
  • Behaketa konparatzailea: Behatutako gauzen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzea. Orokortasunetik- partikularretara.
  • Behatutakoaren komunikazioa: Haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du. Komunikazioa izan daiteke: korporala, plastikoa, ahozkoa, grafikoa.
- Esperimentazioa:
  • Behaketa ondoren datorren esperimentazioarekin osatzen da. 
  • Barneratuak izan dadin izan behar dituen ezaugarriak: aktiboak, atseginak, zehatzak, motibatzaileak, sormenezkoak.
- Hau guztia beti ere IPC barruan egon behar dira.

(2017/03/24) Ebaluazio didaktikoa.

EBALUAZIO DIDAKTIKOA


Klasea hasi aurretik, gehienetan egiten dugun bezela, errepaso general bat egin dugu orain arte zer ikusi dugun ikusteko. 

Hau egin eta gero, ebaluazio didaktikoa gaiarekin hasi giñen, eta horretarako irakasleak power point bat prestatu zuen guri azalpenak emateko.

Ebaluazioari buruzko ideia nagusiak hauek dira:

- Hezkuntza ez da uste zena. Konstruktibismoarekin ebaluatzeko era ezberdin bat egiteko ikusi zen.

-Holistikoa= ikaskuntza ulertzeko modu konstruktibista. Dena hartzen du, hau da globalki hartzen du.

- Kuantitatiboa eta kualitatiboa hartu behar da kontutan.

- kualitatiboki ebaluatzea. ulertzea zer pasatzen zaion ume horri.

- Formatiba versus sumativa:

  • Sumativa: Nahi dut jakin erabili dudan erakusteko modua funtzionatu duen edo ez.
  • Formativa: Jarraipen bat egitea ea nola dabilen ikasten.
- Normativa versus criterial:

  •  Normativa: Neurketak berak ez du kalifikatzen ezta ebaluatzen ere.
  •  Criterial: Konpetentziako ebaluazioa ahalbidetzen du.
-  Inicial versus final:

  • Inicial: Hasierako ebaluazioa. Erabakiak eta ibilbideak aukeratu. Ikasleen ahulguneak eta indarguneak ezagutu.
  • Final: Ezarritako progamaketaren bidez ateratako emaitaz informatzea.
- Interna versus Externa:
  • Ebaluatzaile eta ebaluatuak gara.
- Azterketak, frogak, kontrolak.
  • Objetibitatea lortzeko.
  • Konpetentziak ebaluatzea.

martes, 4 de abril de 2017

(2017/03/20) Antzuolako eredua

ANTZUOLAKO EREDUA

Egun honetan antzuolako eskolak nola funtzionatzen duen eta nola ikasten duten ikasleek ikusi genuen. 

Irakasleak antzuolako eskolako zuzendari ohiarekin izan zuten hitzaldi bat jarri zigun guk ikusteko eta bertatik ideiak hartu eta gero denon artean eztabaidan jartzeko.

Bideoa ikusten gindoazen ahala, geratu egiten zuen ordurarte ikusitakoa komentatzeko eta denok argi izateko zertaz ari den hizketan jakiteko.

Bertan irten ziren azalpenak hauek dira:

Antzuolak eskolan mundua, ingurua ulertzen laguntzeko lanketa egiten dute ikasleekin, garrantzitsuena hasiera batean gertukoa ezagutzea baita, eta gero horietatik abiatuz hurrutirago geratzen direnak ikasiz. 

Ingurua ulertzeko proiektuka egiten dute lan, interesa duten gai bat aukeratzen dute eta hortik abiatzen dira, dituzten galderei erantzunez eta erronka horiei aurre eginez. Hasierako galderetatik beste galdera batzuk sortzen dira eta hori da proiektuen helburua, gai konkretu batetik, eduki guztiak ukitzea, proiektu hauek prozesu dinamiko eta emergenteak izanik.

- elkarrekin: emozioa
  • Intentzioa eta desioa
  • Erronka
  • Esfortzua
  • Deskubrimendua
  • kontaketa
  • Errekonozimendua
  • Inklusiboa
Proiektu hauek ere aniztasuna kontutan hartzen dute, garrantzia ematen diote kooperazioan bizi ahal izateko eta elkarrekin lan egiteko.

Era honetara lan eginez, protagonista sentitzen dira, beraiei interesatzen zaien gai bat delako eta beraiek egiten dutelako , aktiboki lan eginez.

Txokoka ere lan egiten dute, 3-4 urtekoak adibidez elkarrekin egoten dira, gela irekiak dira, honela harremanetarako aukera emanez. Materialen bitartez sortzen zaizkien ideietatik lantzen dute.

Puntu garrantzitsuenetako bat proiektuka lan egiten dutenean, prozesuari ematen diotela garrantzia da eta ez emaitzari, eta baita errealitatea aztertzen dutela.

Honela egiten dute lan:
-Ereduak aztertu
-Galderak egin: Nola? zer? zergatik?
- Tresnak, baliabideak erabili.
- Besteei azaltzeko tresnak bilatu.