viernes, 12 de mayo de 2017

(2017/03/31) La globalización a través de "Centros de interes". Artikulua

LA GLOBALIZACIÓN A TRAVES DE "CENTROS DE INTERES"

Egun honetan, irakasleak artikulu bat banatu zigun irakurtzeko. Artikulua irakurtzen hasi giñen denon artean eta gero bertan esaten zena, emandako beste gai batzukin erlazionatzen joan giñen. 

Hau da bertan jarri eta esaten joan giñena:

Bertan aipatzen duena da, eskolan ematen diren gai edo edukiak nola edo zein izango zen erarik egokiena  aztertzen du eta horretarako Ovidio Decroly (1916) programa hartzen du erreferentzia bezala. 

Decrolyk esaten zuena da, askotan eskolan ematen diren edukiak ez datozela bat haurrak duen interesekin eta honi konponbide bat emateko, lehen aipatu dudan programaketa egin zuen.

Hasteko, behar diren printzipioak hartu zituen kontutan; aztertu zeintzuk diren ikasleen beharrak eta zeintzuk diren beraien egoera soziala, bertatik abiatzeko. Hurrengo pausoa, behar hoiek asetzeko ze gai izango litzatekeen egokienak aipatzen du:
-Jatorduak
-Oporrak
-Familia
-Garraiobideak
-Bertako festak
-Jolasak
-Saldu eta erosi
Honekin batera beraien behar sozial, intelektual eta emozionalak ere asetu dezakete.(Honela Curriculumean aipatzen diren konpetentziak betez ere).

Aipatutako gai hauek landuz, beste gai zehatzagoetara eramango gaitu, adibidez; kirola, osasuna, lana...

Decrolyren metodologiak esaten duena da, esartzen diren jarduera guztiak aztertzeko, erlazionatzeko eta adierazteko jarduerak izan behar direla. ( Piagetek ere esaten zuen 3 fase hauena) Haurrak honela landutako edukia egoki integratzen baitu.

Aztertzeko fasea: Esarritako lana erlazionatuta egon behar da beraien esperientzia sozial, familia eta eskolarekin. Orain egin beharrekoa da, beraien esperientzia global hori ordenatzea da.

Erlazionatzeko fasea: Fase honetan, ikaslea erlazionatzen, aztertzen eta sistematizatzen hasten da berak bizitako errealitatea eta emandako gaiarekin. Erlazioak egiteko modu ezberdiñak daude:

  • Erlazio espaziala: Maila, norabidea, forma eta tamaina landuz. Honekin galderak egin ahal diogu, adibidez: nolakoa da? nora doa? nundik mugitzen dira? galdera hauei erantzunda  ikasleak zuzenean erreferentzia espaziala eraikitzen joango da.
  • Denboraldiko erlazioa: Segida, denbora eta aldiberekotasuna lantzen da. Honek konparazioak eta deskribapen zehatzagoak egiten lagunduko dio.
  • Zergatiarekin erlazioa: Unitate didaktikoan pentsatu eta zalantzan jartzeko aukera emango die honek. ( Galdera filosofikoak egiteko aukera).
  • Lan eta erabilgarritasunarekin erlazioa: gaiak zertarako balio dien ezagutzeko aukera, lanbide eta jarduerarekin erlazionatzeko eta aurkitzeko gizakia eta baliabideen arteko funtsezko erlazioa.
  • Etika, moral eta sozialarekin erlazioa: Hau ezkutuko curriculumean sartuko litzateke. Hemen pertsonen jarrera aztertzen da eta jarreren ohiturak garatzen dira, ikasleak normen beharrak ulertzeko. Hau lantzeko galdera batzuen bitartez egin daiteke; nola tratatzen ditugu animaliak? nola tratatu beharko genuke? zein arduratzen da zainketaz? honela autonomia ematen diegu beraiek pentsatzeko eta beraien artean eztabaidatzeko.
Adierazteko fasea: Fase honetan irakaslearen eginkizuna ikasleari beraien komunikatzeko eta adierazteko garapena erraztea da. Hauek dira adierazteko atalak: linguistikoa, matematikoa, gorputz adierazpena, plastika eta musikala. Fase honen praktikak, ikaslearen pentsamenduak adierazitakoa ulertzen laguntzen du.

Jardueretan aurrera egin ahala, irakasleak aukera berriak eskeini behar die ikasleei,  beraien estimuluetarako baliagarria izan dadin. Honela komunikatzeko eta adierazteko estrategia berriak emanez.

Hau azaldu eta gero unitate didaktikoaren garapen eta diseinura goaz.
Teoria azaldu eta gero, fase hauek unitate didaktikoan kontutan izan behar diren kontzeptuak azaltzen ditu:
-  Ikaslearen gaitasun, adimen eta intereseetatik abiatuta.
- Eskola, familia eta soziokulturaren aspektua.
- Administrazioak eta eskolak ezarritako curriculum proiektua.

Hau kontutan hartu eta gero, landu behar ditugun gaiak eta edukiak aukeratu behar dira. Horretarako pausu hauek jarraitu behar dira:

- Aukeratutako gaien proposamenak aztertu.
- Proposamenak aztertu, currimulumaren atal ezberdinak kontutan izanik.
- Proposatutako edukiak aukeratu.
-  Helburuak ezarri, honek lan garapenaren bidea adieraziko digu.

Hau irakurri eta gero, gogora ekarri dit beste egun batean landu genuen eskolaren dinamika, antzuolako eskola ain zuzen ere. Antzuolako eskolan proiektuka egiten dute lan eta hemen azaltzen den bezela, haurren interesetatik abiatzen dira, beraien proposamenak aintzat hartuz. Proiektuak beraien errealitatetik abiatzen da, artikuluan esaten duen bezala, inguruan duten errealitate hori ulertarazteko, eta hau gutxi balitz proiektuetan ainbat arlo ukitzen dituzte, curriculumak esartzen duen bezala, konpetentziak betez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario