lunes, 27 de febrero de 2017

Haziberri 2020 (2017/02/10)

 HAZIBERRI 2020

Gaur haziberri 2020 planari buruz aritu gara. Hasieran curriculuma irakurri behar genuen eta gero oni buruz hitzegin, baina nola oso luzea zen eta ez zigun denborarik emango. denon artean erabaki bat hartzera eraman digu. Azkenean klasekide baten idei on bat esan du, hau da, binaka elkartu eta bikote bakoitzak 3 horri irakurtzea, eskema egitea eta gero azaltzea, honela dena irakurtzea dago eta bakoitzak bere zatia besteei azalduz, guztiok dakigu edo idei garrantzitsu bat eramaten dugu haziberri 2020 planari buruz, eta hori egin genuen, niri Anerekin tokatu zitzaidan lehenengo hiru orriak irakurtzea, eta gero bikote bakoitzak irakurritako orri horien azalpena egin behar zuen, baina lehenengo 2 taldeak besterik egin genuen azalpena, idei garrantzitsuenak edo idei general bat lehenengo azalpenekin nahikoa zelako.

Gure orrialdeen laburpena hau da:

Dekretu honek haur hezkuntza arautu, hezkuntza-sistemaren pedagogía eguneratu, hezkuntza helburu berriak lortzea sustatu, eta bat dator gizartearen eskakizunekin.  
Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoak hiru kapitulu hartzen ditu: I.kapituluak xedapen         orokorrak jasotzen ditu; II. Kapituluak oinarrizko konpetentziak, eta III.kapituluak         berriz,curriculumaren antolamendua jasotzen du. 
  
Euskal Autonomia erkidegoan, 2 eta 6 urteko haurren ia %100 eskolatuta dago. Haur             Hezkuntzak, Hezkuntza eskubidea bermatzen die txiki txikitatik. Honenbestez,ekitateaneta         
justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera berdintasuneko         bermea da Haur Hezkuntza. Hori horrela izanik, inklusioaren printzipioa bete behar dute           administrazioak, hezkuntza-arduradunek,profesionalek eta hezkuntza-komunitateko kide guztiek. 

Hezkuntzaren lehen helburua da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan , familiekin gertuko lankidetzan.  

Oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza etapa honetan, bizitzako egoera desberdinei erantzun ahal izateko.  

Adin horretan berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu,baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez jartzen  baitituzte euren autonomía eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Konpetentea izateko, denetariko baliabideak erabili behar dira erronkei edo arazoei aurre egiteko.  

Hezkuntza sistemaren elebitasuna funtsezko elementua da gizartearen kohesioan eta hezkuntza-sistemaren koherentzian. XXI.mendean euskal gizartea eleaniztuna da,eta ikastetxeek herritar eleaniztunak prestatu behar dituzte ezinbestean. Helburua egungo bi  hizkuntzen desoreka gainditzea eta bi hizkuntzen arteko berdintasun soziala eta ikasleen  aukera-berdintasuna sustatzea da . 

Elebitasuna garatzea da euskal eskolaren erronketako bat,baina, horrez gain,pertsona         eleaniztunak behar ditu, atzerriko, gutxienez, hizkuntza bat jakingo dutenak. Hizkuntzek elkarren arteko harremanean eta elkarrekintzan dihardute bide horretan. Ikuspegi horretatik abiatuta, hizkuntza-konpetentzia guztiak biltzen dituen hizkuntza-multzo bat garatu nahi da. 

Hau azaltzeari bukatu genuenean lan bat etxean egiteko eman zigun, talde bakoitzak egin duenaren laburpena irakasleari email bidez bidali eta honela denok bidalita genuenean, denak batu eta haziberri 2020 planaren laburpen osoa izatea. 

Curriculum hau piska bat astuna izanik, lan egiteko era hau hartuta, askoz ere arinagoa izatea lortu da, horregatik hau lantzeko idei ona eta entreteniagarria iruditu zait.

jueves, 16 de febrero de 2017

(2017/02/03) Cajas de vida: paisajes que nos narran


ALTXORRAREN KAXA


Gaur artikulu bat irakurtzen hasi gara klasea. Artikulua haur hezkuntzako ikasleekin egiten duten ekintza bat da eta ekintza hori bizitzaren kaxa deitzen da.

Bizitzaren kaxaren helburuenetako bat bakoitza bere burua hobeto ezagutzea eta besteena ere ezagutzea da. Kaxa hauek egitearen intentzioa agur bat bezalakoa da, bizitzako ziklo bat itxi eta beste bat hastearena.

Altxorren kaxa hauetan, gure bizitzako pasarteetan zentzu garrantzitsu bat duena edo guretzat oso garrantzitsua den objetu, argazki edo emozio bat izan duena gordetzen da. Hau egiten goazen einean, denbora bat pasa ondoren, bakoitzak bere kaxan duen sekretua ateratzen doazte eta zer esanahi duen beretako kontatzen, besteekin konpartituz. Honela nola garatu garen eta nola aldatu garen konsziente egiten gaitu, gure burua eta besteena hobeto ezagutuz.

Honek gure emozioak kanporatzen laguntzen gaitu, ezagutzen, autoestima indartzen eta beldurrik gabe besteekin hitzegiten ere.

Artikulu hau irakurri ondoren, ondokoekin irakurritakoa azaltzen hasi giñen eta gure esperientzietatik hitzegiten ere, honelako zerbait izan baldin bagenun noizbait esanez eta nolakoa izan zen gure esperientzia esanez.

Oso polita eta interesgarria iruditu zait egin duguna, gainera hau egunen baten haurrekin lanean bagabiltza egiteko oso ona dela iruditzen zait.

miércoles, 8 de febrero de 2017

Aurkezpen eguna (2017/01/27)

 AURKEZPEN EGUNA

Egun honetan aurkezpen eguna zenez pentsatzen nuen ez genuela ezer egingo eta ez nintzen joan klasera, baina nire gelakideei galdetu nien ea zer egin zuten eta azaldu egin zidaten, interesa azalduz, honela jabetu nintzen blog hau egin behar zela eta klasean emandakoa gero hemen idatzi eta hausnartu behar zela.