martes, 4 de abril de 2017

(2017/03/20) Antzuolako eredua

ANTZUOLAKO EREDUA

Egun honetan antzuolako eskolak nola funtzionatzen duen eta nola ikasten duten ikasleek ikusi genuen. 

Irakasleak antzuolako eskolako zuzendari ohiarekin izan zuten hitzaldi bat jarri zigun guk ikusteko eta bertatik ideiak hartu eta gero denon artean eztabaidan jartzeko.

Bideoa ikusten gindoazen ahala, geratu egiten zuen ordurarte ikusitakoa komentatzeko eta denok argi izateko zertaz ari den hizketan jakiteko.

Bertan irten ziren azalpenak hauek dira:

Antzuolak eskolan mundua, ingurua ulertzen laguntzeko lanketa egiten dute ikasleekin, garrantzitsuena hasiera batean gertukoa ezagutzea baita, eta gero horietatik abiatuz hurrutirago geratzen direnak ikasiz. 

Ingurua ulertzeko proiektuka egiten dute lan, interesa duten gai bat aukeratzen dute eta hortik abiatzen dira, dituzten galderei erantzunez eta erronka horiei aurre eginez. Hasierako galderetatik beste galdera batzuk sortzen dira eta hori da proiektuen helburua, gai konkretu batetik, eduki guztiak ukitzea, proiektu hauek prozesu dinamiko eta emergenteak izanik.

- elkarrekin: emozioa
  • Intentzioa eta desioa
  • Erronka
  • Esfortzua
  • Deskubrimendua
  • kontaketa
  • Errekonozimendua
  • Inklusiboa
Proiektu hauek ere aniztasuna kontutan hartzen dute, garrantzia ematen diote kooperazioan bizi ahal izateko eta elkarrekin lan egiteko.

Era honetara lan eginez, protagonista sentitzen dira, beraiei interesatzen zaien gai bat delako eta beraiek egiten dutelako , aktiboki lan eginez.

Txokoka ere lan egiten dute, 3-4 urtekoak adibidez elkarrekin egoten dira, gela irekiak dira, honela harremanetarako aukera emanez. Materialen bitartez sortzen zaizkien ideietatik lantzen dute.

Puntu garrantzitsuenetako bat proiektuka lan egiten dutenean, prozesuari ematen diotela garrantzia da eta ez emaitzari, eta baita errealitatea aztertzen dutela.

Honela egiten dute lan:
-Ereduak aztertu
-Galderak egin: Nola? zer? zergatik?
- Tresnak, baliabideak erabili.
- Besteei azaltzeko tresnak bilatu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario