jueves, 6 de abril de 2017

(2017/03/27) Esku-hartzeko printzipioak

ESKU-HARTZEKO PRINTZIPIOAK 
Egun honetan, esku-hartzeko printzipioen gaian barneratu giñen, eta hau azaltzeko, berriz ere power point bat egin zuen irakasleak gaia egoki azaltzeko.
Esku-hartzeko printzipioak hauek dira:

-Globalizatzailea. adierazgarria: Arazoen hautemate eta ebazpenari lehentasuna ematen dio ikuspegia.

- Haurren interesei erantzun eta beraientzat zentzua duen proiektuetan inplikatzeko proposamena luzatzean datza. Dakitena eta ikasten hari direnaren hartean loturak egitera bultzatzen du.

- Irakaslearen parte-hartzea ikasleen erritmo, interes eta proposamenetan aurrearapausu edo atzera pausuetan baitan aldatu egingo da.

- Dena ezin da globalizatu, jarduera zehatzak planteatu behar dira: talde haunditan, txikitan eta indibidualki ere.

- Behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologia:
  • Irakasleak egoera eta esperientzia ezberdinak planteatu behar ditu: sormenezkoak, interesgarriak eta motibatzaileak, prozesu espontaneoa azkartzeko.
  • Behaketa globala: Subjetiboa da. Objetu edo fenomeno baten osotasunera bideratzen du atentzioa. Estetikari ematen diote garrantzia ( polita edo zatarra, atsegina edo desatsegina..)
  • Behaketa sistematikoa: Irizpide bati egokitua ( posiziokoa, kualitatiboa...)
  • Behaketa konparatzailea: Behatutako gauzen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzea. Orokortasunetik- partikularretara.
  • Behatutakoaren komunikazioa: Haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du. Komunikazioa izan daiteke: korporala, plastikoa, ahozkoa, grafikoa.
- Esperimentazioa:
  • Behaketa ondoren datorren esperimentazioarekin osatzen da. 
  • Barneratuak izan dadin izan behar dituen ezaugarriak: aktiboak, atseginak, zehatzak, motibatzaileak, sormenezkoak.
- Hau guztia beti ere IPC barruan egon behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario