miércoles, 22 de marzo de 2017

Unitate didaktikoa "venganza" (2017/03/17)

UNITATE DIDAKTIKOA

Gaurko egunerako unitate didaktiko bat egin behar genuen taldeka, arazo bat hartu eta hortik abiatuz programaketa egin.

Hasiera batean oso galduta ibili giñen, plantilla bat jarraitu behar zen eta hori lagungarria egin zitzaigun baina ala ere gauza asko ez zekigun nola bete behar ziren. Didaktikako blogean agertzen den eskema irakurri genuen gehiago ulertzeko eta gainera  goizetan geratu giñen lan hau egiteko, lan potoloa baitzen, baina gaurko eguna heldu zenean, irakasleak lan hau ez zela egin behar esan zigun. Mendekua zela esan zigun, ez genuelako aurretik bidalitako lanak egin.

Neri bereziki ez dit graziarik egin, ez zaidalako oso pedagogikoa iruditzen eta ikasleen denbora errespetatu eta esfortzua baloratu behar delako. Gainera orain lan askokin gabiltza eta ez daukagu denbora libre asko egin behar ez diren lanak egiten aritzeko.

Txantxa astun hau eta gero, azalpenak ematen hasi zen nola egiten den programaketa bat eta zer pauso jarraitu behar diren esanez, puntu guztien azalpenak eman zigun eta gero email bat bidali zigun, 4 pdf-kin. Puntu bakoitzaren azalpenekin, ereduak... Informazio oso egokia eta asko lagunduko diguna programaketa egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario