APRENDIZAJE SIGNIFICATIVO
Egun honetarako artikulu bat irakurri behar genuen,(aprendizaje significativo) gero klasean denon artean azaltzeko eta ulertu ez diren kontzeptuak ulertarazteko. Denok ez genuenez irakurri, hurrengo egunerako irakurrita ekartzeko eskatu digu.
Bakoitzak ulertu zuena azaltzen saiatu zen eta bitartean irakaslea eskema moduko bat egiten zuen arbelean, kontzeptu esanguratsuenak aipatuz.
Artikulu hau irakurri eta gero, klasean esandakoa eta nik ulertutakoa kontraztatuko dut:
Zer da?
- Teoria psikologiko bat da.
- Teoria konstruktibista da, norberak sortu eta eraikitzen duelako ikaskuntza.
- Teoria honek lortu nahi duena da, eskolan ematen den ikaskuntza esaguratsua izatea.
KONTZEPTU KLABEAK
- Curriculuma sortzeko kontutan hartzen den teori da, oinarrizkoa.
- Ikasketa esanguratsua emateko baldintza hauek eman behar dira:
- Aldez aurreko jarrera egokia. Ikasteko gogoa, motibazioa.
- Material egokia. Ikaskuntza ez arbitrarioa izateko, aktiboa.
- Interakzioa egotea ikaslea eta materialaren artean.
- Ikasketa esanguratsua hizkuntzaren bitartez ematen da, besteekin komunikatuz eta norberarekin ere,
- Prozesu organizatua behar da, beharrezko kontzeptuak identifikatzeko eta azkenik era egoki batean lantzea, modu esanguratsu batean ikasita izateko.
- Bizipenetatik ikasiz, materiala, ikasten dena koherentea eta reala izateak lagundu egiten du barneratzeko.
- Parte hartzea ezinbestekoa da kontzeptuak egokiago barneratzeko.
- Ikasketa prosesua honela izaten da: Lehenengo objetu edo kontzeptu berria ezagutu, manipulatu, aztertu, ekintza errepikatu eta azkenik asimilatu eta barneratu egiten da ikaskuntza, gero baharrezkoa denean memorian gordeta daukagun ikasketa hori kanporatzeko eta baita ikasketa berriak asimilatzeko loturak egiteko edo errazago ikasteko lagunduko digu.
Hau azaldu eta gero, beste artikulu bat irakurtzeko eskatu digu hurrengo egunerako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario