miércoles, 15 de marzo de 2017

Programa didaktikoa (2017/03/10)

 PROGRAMA DIDAKTIKOA

Egun honetarako programa didaktiko bat bilatu behar genuen eta klasera ekarri, gero bertan irakurri eta klasekideekin partekatzeko.

Klasea hasi zenean irakasleak programa didaktikoa ea ekarri degun galdetu zigun eta gero irakurtzeko tartetxo bat utzi zigun. Irakurri ondoren denen artean partekatu egin genuen eta ea nundik hartu genuen, zertan datzan eta ze puntu dituen galdetu eta hitzegiten egon giñen.

Programa didaktiko egoki bat ikusteko eredua erakutsi zigun irakasleak (berritzegunea.eus). Programa baten ze metodologia erabiltzen duten azaltzen da eta hortik abiatuz unitate didaktiko bakoitzean puntu hauek azaltzen dira: konpetentziak , izan behar dituen helburuak, ze eduki eman behar dituen eta azkenik ikasleak ebaluatzeko erabili behar dituen irizpideak ere, puntu hauek ezinbestekoak dira.

Guzti hau hitzegin eta gero, hurrengo asterako lan bat proposatu zigun, unitate didaktiko baten programa egitea arazo batean zentratuz eta lehen esandako programa didaktikoa eredutzat hartuz. Lan hau taldean egin behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario