HAZIBERRI 2020
Gaur haziberri 2020 planari buruz aritu gara. Hasieran curriculuma irakurri behar genuen eta gero oni buruz hitzegin, baina nola oso luzea zen eta ez zigun denborarik emango. denon artean erabaki bat hartzera eraman digu. Azkenean klasekide baten idei on bat esan du, hau da, binaka elkartu eta bikote bakoitzak 3 horri irakurtzea, eskema egitea eta gero azaltzea, honela dena irakurtzea dago eta bakoitzak bere zatia besteei azalduz, guztiok dakigu edo idei garrantzitsu bat eramaten dugu haziberri 2020 planari buruz, eta hori egin genuen, niri Anerekin tokatu zitzaidan lehenengo hiru orriak irakurtzea, eta gero bikote bakoitzak irakurritako orri horien azalpena egin behar zuen, baina lehenengo 2 taldeak besterik egin genuen azalpena, idei garrantzitsuenak edo idei general bat lehenengo azalpenekin nahikoa zelako.
Gure orrialdeen laburpena hau da:
Dekretu honek haur hezkuntza arautu, hezkuntza-sistemaren pedagogía eguneratu, hezkuntza helburu berriak lortzea sustatu, eta bat dator gizartearen eskakizunekin.
Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoak hiru kapitulu hartzen ditu: I.kapituluak xedapen orokorrak jasotzen ditu; II. Kapituluak oinarrizko konpetentziak, eta III.kapituluak berriz,curriculumaren antolamendua jasotzen du.
Euskal Autonomia erkidegoan, 2 eta 6 urteko haurren ia %100 eskolatuta dago. Haur Hezkuntzak, Hezkuntza eskubidea bermatzen die txiki txikitatik. Honenbestez,ekitateaneta
justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta, aukera berdintasuneko bermea da Haur Hezkuntza. Hori horrela izanik, inklusioaren printzipioa bete behar dute administrazioak, hezkuntza-arduradunek,profesionalek eta hezkuntza-komunitateko kide guztiek.
Hezkuntzaren lehen helburua da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan , familiekin gertuko lankidetzan.
Oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza etapa honetan, bizitzako egoera desberdinei erantzun ahal izateko.
Adin horretan berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu,baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomía eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Konpetentea izateko, denetariko baliabideak erabili behar dira erronkei edo arazoei aurre egiteko.
Hezkuntza sistemaren elebitasuna funtsezko elementua da gizartearen kohesioan eta hezkuntza-sistemaren koherentzian. XXI.mendean euskal gizartea eleaniztuna da,eta ikastetxeek herritar eleaniztunak prestatu behar dituzte ezinbestean. Helburua egungo bi hizkuntzen desoreka gainditzea eta bi hizkuntzen arteko berdintasun soziala eta ikasleen aukera-berdintasuna sustatzea da .
Elebitasuna garatzea da euskal eskolaren erronketako bat,baina, horrez gain,pertsona eleaniztunak behar ditu, atzerriko, gutxienez, hizkuntza bat jakingo dutenak. Hizkuntzek elkarren arteko harremanean eta elkarrekintzan dihardute bide horretan. Ikuspegi horretatik abiatuta, hizkuntza-konpetentzia guztiak biltzen dituen hizkuntza-multzo bat garatu nahi da.
Hau azaltzeari bukatu genuenean lan bat etxean egiteko eman zigun, talde bakoitzak egin duenaren laburpena irakasleari email bidez bidali eta honela denok bidalita genuenean, denak batu eta haziberri 2020 planaren laburpen osoa izatea.
Curriculum hau piska bat astuna izanik, lan egiteko era hau hartuta, askoz ere arinagoa izatea lortu da, horregatik hau lantzeko idei ona eta entreteniagarria iruditu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario