jueves, 16 de febrero de 2017

(2017/02/03) Cajas de vida: paisajes que nos narran


ALTXORRAREN KAXA


Gaur artikulu bat irakurtzen hasi gara klasea. Artikulua haur hezkuntzako ikasleekin egiten duten ekintza bat da eta ekintza hori bizitzaren kaxa deitzen da.

Bizitzaren kaxaren helburuenetako bat bakoitza bere burua hobeto ezagutzea eta besteena ere ezagutzea da. Kaxa hauek egitearen intentzioa agur bat bezalakoa da, bizitzako ziklo bat itxi eta beste bat hastearena.

Altxorren kaxa hauetan, gure bizitzako pasarteetan zentzu garrantzitsu bat duena edo guretzat oso garrantzitsua den objetu, argazki edo emozio bat izan duena gordetzen da. Hau egiten goazen einean, denbora bat pasa ondoren, bakoitzak bere kaxan duen sekretua ateratzen doazte eta zer esanahi duen beretako kontatzen, besteekin konpartituz. Honela nola garatu garen eta nola aldatu garen konsziente egiten gaitu, gure burua eta besteena hobeto ezagutuz.

Honek gure emozioak kanporatzen laguntzen gaitu, ezagutzen, autoestima indartzen eta beldurrik gabe besteekin hitzegiten ere.

Artikulu hau irakurri ondoren, ondokoekin irakurritakoa azaltzen hasi giñen eta gure esperientzietatik hitzegiten ere, honelako zerbait izan baldin bagenun noizbait esanez eta nolakoa izan zen gure esperientzia esanez.

Oso polita eta interesgarria iruditu zait egin duguna, gainera hau egunen baten haurrekin lanean bagabiltza egiteko oso ona dela iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario